• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Industria metal-mekanikoko profesionalek esperientzia aurreratuak eta garapen teknologiko berriak partekatu dituzte prozesu industrialen energia efizientzia hobetzeko

“European Sustainable Energy Week 2018” ekimenaren baitan kokatuta, lan esparru honek industria metal-mekanikoko energia efizientzia estrategia aurreratuak partekatzea ahalbidetu du bero hondakinaren berreskurapenaren, geotermiaren eta industria hondakinak aplikazio energetikoetan berreskuraren inguruan.

Ekainaren 28an IK4-Azterlan Metalurgia Ikerketarako Zentroan “Berrikuntza industria energetikoki efizientea lortzeko” ekitaldi teknikoa antolatu zen. Industria metal-mekanikoko eta energia kontsumo handiko profesionalei zuzenduta, lan esparru honetan enpresa industrialen eta berrikuntza agenteen arteko elkarlanetik sortutako hainbat berrikuntza ezagutzeko aukera eskaintzea zuen helburu.

Fernando Santos IK4-Azterlaneko ikerlariaren hitzetan, “energia kontsumo efizienteagoa egitea ahalbidetzen duten berrikuntzak garatzeko eta barneratzeko zailtasun nagusia enpresa guztietan aplikatu daitekeen soluzio global baten gabezia da. Enpresa bakoitzak bere produkzio prozesu berezia dauka eta, ondorioz, duen potentzialtasuna, dituen beharrak eta berauei hobekien egokitzen zaizkien soluzio energetikoak identifikatzeko azterketa pertsonalizatua egin behar da. Beti ere, enpresaren prozesu produktiboari kalterik ez egitea  eta, ahal den heinean, beroni hobekuntzak ekartzea da funtsezko eskakizuna. Horregatik antolatu dugu lan jardunaldi hau: bertaratutakoei berrikuntzaren alde egiteko beldurra kentzeko lagungarri izan daitezkeen arrakasta esperientziak erakusteko”.

Suspire eta Reslag proiektu europarretan landutako kasu praktikoen inguruan hezur-mamituta, jardunaldiak DOW Material Sciences, MET Modern E – Technologies, TELUR Geotermia y Agua, S.A., CIC ENERGIGUNE, IK4-TEKNIKER, EVE (Energiaren Euskal Erakundea) eta IK4-AZTERLAN erakundeetako aurkezpenak jaso zituen.

Ekitaldiko hizlariak.

Honela garatu zen industrian energia efizientzia areagotzea helburu zuen jardunaldia

IK4-Azterlan-eko ikerlari Fernando Santosen ongietorriaren ostean EVEko Jesús Mª Casadok eman zion hasiera jardunaldiari 80. hamarkadatik egundaino EAEn energia kontsumoak izandako eboluzioa azalduta. Casadok nabarmendu zuen 1982az geroztik egungo energia eskariaren %42ari dagokion energia aurrezkia lortu dela eta Euskadik oraindik hobekuntza tarte esanguratsua daukala, nahiz eta “gure potentziala urria den”. Edonola ere, EVEko ordezkariak adierazi zuen industriak pisua galdu duela azken kontsumitzaile bezala, garraioak aurrea hartuta.

Ondorengo bi aurkezpenak isuri bero-eroaleetan zentratu ziren. Alde batetik, Marta Hernáiz IK4-Teknikerreko ikerlariak, nano-isuriek (nano-partikulak dituzten isuriak) bero-trukagailuetan erabiltzeko dituzten koalitate positiboak nabarmendu zituen “hauen egonkortasun termiko kontrastatuagatik eta ohiko isuriek baino eroaletasun termiko handiagoa dutelako”. Bestetik, Mohamed Belkheir DOW Material Sciences (Belgica) enpresako espezialista teknikoak aplikazio bakoitzerako isuri bero-eroale aproposenak aukeratzeko gakoak eskaini zituen, tartean: operazio tenperatura, izozte puntua eta ponpagarritasuna, hauen toxizitatea, sukoitasuna, ingurumen profila, biskositatea, beste isuri batzuekiko erreaktibotasuna, beste material batzuekin bateragarritasuna eta beroa transmititzeko duten gaitasuna.

MET-Modern E-Technologies-eko (Lituania) Saulius Pakalka ikerlariak tenperatura tarte ertain eta altuetarako energia jasotzeko eta gordetzeko PCMen bidezko energia biltegiak barneratzen dituzten soluzio industrialen inguruan hitz egin zuen.

Ondoren, Iñigo Ortega CIC-Energiguneko ikerlariak eta Lucía Unamunzaga IK4-Azterlaneko ingurumen eta jasangarritasun saileko koordinatzaileak RESLAG Europar Proiektuaren baitan egindako aurrerapenak aurkeztu zituzten. Proiektu honen helburua da altzairugintzako zepak ohe konpaktuko termoklina teknologiaren bitartez bero biltegi aplikazioetan berrerabiltzea.

Bere aldetik, Telur Geotermia y Agua S.A. enpresako Iñigo Arrizabalagak (zuzendari orokorra) eta Ane Sáinz-Trápagak (geotermia proiektuen arduraduna) planta industrialetan bero hondakinen berreskurapenari buruzko esperientziak partekatu zituzten audientziarekin. Pierburg S.A. eta Bruss S.L. enpresetan energia aurrezpen esanguratsuak ekarri dituzten geotermia esperientzia errealak aurkeztu zituzten, zeintzuek, gainera, produkzio prozesu egonkorragoa izatea eragin duten.

Jardunaldi teknikoari amaiera emateko IK4-Azterlaneko Fernando Santos eta David García ikerlariek planta industrialetan energia erabilera efizientearekin eta prozesuen kontrolarekin zerikusia duten datuen monitorizazio eta esplotazio adimentsuarekin lotutako esperientziak aurkeztu zituzten. Zentro teknologikoko ikerlarien hitzetan “funtsezkoa da prozesuko datu esanguratsuak identifikatzea eta lantzea” metodologia aurreratuen bitartez. Hori erakusteko produkzio planta bateko kasu erreala aurkeztu zuten.

Interes handiko lan jardunaldia izan zen, bertaratutakoen aldetik balorazio positiboak jaso zituena.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.