Edurne Aguado doktoreak, IK4-AZTERLAN Metalurgi Ikerketarako Zentroko ikerlaria, eta Franciso Febrer-ek, IK4-TEKNIKEReko giza baliabideen saileko kidea, IK4ren aktibitatea eta Aliantzako Zentro Teknologikoen ikerkuntza lanaren ezaugarriak azaldu dizkiete unibertsitateko ikasleei.
Euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin transferentzia teknologikoa xede duten erakunde diren heinean, talentua erakartzea eta garatzea IK4 Aliantza osatzen duten zentro teknologikoen ekintzaren ardatzetako bat da. Batetik, Ikerketa Zentroek gaitasun maila altuko ikertzaileak behar dituzte eta, bestetik, enpresek industria garapenerako gako diren alorretan espezializatutako profesionalak.
IK4 Research Alliance osatzen duten 7 Zentro Teknologikoek gure industriaren etorkizuneko profesionalak izango derenei eskaintzen dizkien aukerak aurkezteko, Edurne Aguado doktoreak (ikerlaria IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketarako Zentroan) eta Francisco Febrer-ek (IK4-TEKNIKEReko giza baliabideen saileko kidea) euren esperientzia partekatu dute beren zentroetako egunerokotasunaren berri emanda.
Horrez gain, ikerlari kolektiboaren ordezkari bezala, Aguado doktoreak ikerlari lanaren alderdi desberdinak aurkeztu dizkie ikasleei, baita IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketarako Zentroak Euskadiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko aurre egin beharreko erronka nagusiak ere.
Francisco Febrer (IK4-TEKNIKER) eta Edurne Aguado doktorea (IK4-AZTERLAN) parte hartzearen hasieran.
Edurne Aguado doktoreak, ikerlaria IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketarako Zentroan, ikerlarien lana aurkeztu die ikasleei bere esperientziaren bitartez.
Enplegu eta Enpresa Aurkezpen jardunaldiak
Bilboko Ingenieritza Goi Eskolak urtero antolatzen ditu Enplegu eta Enpresa Aurkezpen Jardunaldiak bere ikasleei euskal industriak eskaintzen dituen aukera profesionalak ezagutzera emateko eta ikasleon lan mundurako sarrera errazteko.
2018an empresa eta erakunde esanguratsuek parte hartu dute, tartean: Sener, Velatia, Cikautxo, Sidenor, Serikat Consultoría e Informática, Accenture, Siemens, Applus+, ITP Aero, Arania, Inser Robótica, Sisteplant, Etxe-tar, Aernnova Engineering Solutions, General Electric Grid Automation, Batz, P4Q, Maier, Lointek, Irizar, Ingeteam, OHL Servicios, Idom, Tecuni, Deguisa, Intertek, Axpe Consulting, GE Renewable Hydro Spain, Viewnext, Schneider Electric, CAF Turnkey & Engineering, Management Solutions, Altran, Grupo Eulen, Damrc, IeTeam, Giroa_Veolia, Elecnor, CTA, Matrici, Funk Retail Center, Euskaltel, GHI Hornos, AVS (Added Value Solutions), Orona, AFM (Makina Herreminta Sortzaileen Elkartea), Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoa eta EAEko Telekomunikazio Ingeniarien Elkargoa.o.