Jardunaldi teknikoa maiatzaren 31n izango da CDTIren egoitzan, fabrikazio gehigarrien inguruko garapenak ezagutzera emateko asmoz.
“Fabrikazio Gehigarrien eragina industrian: teknologi ikuspegia eta azken tendentziak” izenburupean IK4 Research Alliance-ek jardunaldi teknikoa antolatu du Madrilen datorren maiatzaren 31rako. Ekitaldia CDTIren egoitzan izango da (Madril).
Fabrikazio Gehigarria (Additive Manufacturing) Fabrikazio Aurreratuaren (Industry 4.0 bezala ere ezagutzen dena) lanlerroetariko bat da. Ekitaldiak alor honetan izan diren berrikuntza teknologikoak, aplikazioak eta tendentziak landuko ditu eta enpresei, unibertsitateei, ikerketa zentroei eta bestelako interesdun-agenteei zuzenduta dago.
Bertan IK4 Aliantzako CEIT, IDEKO, GAIKER, LORTEK eta TEKNIKER enpresek hartuko dute parte, baita AIRBUS enpresak eta CDTIk ere. Ponentziez gain, ekitaldiak mahai-inguru bat ere izango du non hizlariek fabrikazio gehigarriko katearen parte diren atal desberdinak landuko dituzte: makinak, materialeak, aurre-prozesua, prozesu-ondorena eta aplikazio zehatzak eta diseinua.
Jardunaldia doakoa da eta programa osoa zein izena emateko bidea ondoko estekan aurki daitezke: