Mundu mailako nazioarteko ekitaldi zientifikoa da datu esplotazioko teknologien inguruan. Uztailaren 17tik 21era egiten ari da Bilboko Euskalduna Jauregian eta mundu osoko 1200 espezialista bilduko ditu.
Mundu mailako 34 adituk Ikaskuntza Sakon Automatikoaren (Deep Learning) alorreko aurrerapen esanguratsuenak elkarbanatuko dituzte ekitaldi honetan. Besteak beste, ekitaldiak datuen munduan aurkitzen diren erronka teknologikoak eta negozio aukerak ezagutzeko aukera eskainiko du; baita ikaskuntza sakoneko azpi-alorretako desafio nagusiak ezagutzekoa ere.
Ekitaldiak 4 konferentzia magistral (industrian aitzindari diren edota mundu akademikotik datozen entzute handiko adituen eskutik), 30 mintegi eta mahai biribil bat izango ditu. Hauekin batera, parte hartzaileek euren lanak aurkezteko saio ireki bat ere izango da, baita teknologia enpresa-eremu desberdinetan aplikatzeari buruzko esprientzia arrakastatsuak partekatzeko saio bat ere.
Deustoko Unibertsitateko Igeniaritza Fakultateak eta InnoLab Bilbaok antolatu dute ekitaldia hainbat enpresaren laguntzarekin, tartean, IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa ere Antolatzaileen Komitean parte hartzaile da.
DEEP LEARNING BILBAO! ekitaldiak komunikazioaren eta informazioaren teknologien sektorea eta industri sektorea garatzen lagundu nahi du Espezializazio Adimentsuko Agenda Estrategikoarekin (RIS3) eta Horizon2020 ekimeneko agenda europarrarekin lerrokatuta. Honela, BIG Data aurreratuaren alorreko mundu mailako ezagutza aditua zabaltzen lagunduko du. Alor teknologiko hau eskaera handia izaten ari da azken urteotan bai enpresen bai instituzioen aldetik.
Li Deng, ekitaldian parte hartzen ari den adituetako bat. Ikusi momentu eta argazki gehiago esteka hau zanpatuta.