Joan den uztailaren 7an LIFE ECOSANDFILL proiektuaren irteera bilera ospatu zen IK4-AZTERLANen instalazioetan. Proiektuak 2.313.350€-eko aurrekontua du, Europar Batasunaren ko-finantziazioa duelarik, Ingurumen eta Klimarenganako akzio Programaren bidez (2015 LIFE-agatik)
Proiektuaren helburu nagusia galdaketa hondarren berrerabiltzea sustatzea da ikuspuntu tekniko, ekonomiko eta ingurumen batetik. Hondar hauek material pikortatu bezala erabiliko dira eraikuntzako hiru aplikazio zehatzetan: betelanetan, erresistentzia baxuko material jariakorretan (CLMS) eta mortero proiektatuetan.
Behar dituzten hondarrei aurre-tratamendu mekaniko berri bat ezarriko zaie, aglomeratzailea kentzeko eta aplikazio bakoitzerako hondar kalitatea ziurtatzeko gai dena. Emaitza bezala, hondarrak eraikuntzan erabiltzeko oinarri tekniko eta ingurumen oinarriak ezarriko dira, eta baita, galdaketa barruan berrerabiltzeko (moldeen fabrikaziorako) irizpideak.
Proiektu honen azken helburua, galdaketa sektorearen hondakin garrantzitsuenaren zero isurketarantz hurbiltzea da. Izan ere, hondar hauek silize eduki altua eta ezaugarri fisiko uniformeak dituzte, baliozko material iturri garrantzitsua direlarik. Ezaugarri berezi hauek izanda, sektore desberdinetan bigarren mailako lehengai bezala erabili daitezke garbiketa aurre tratamendu bat jarraitu ondoren.
Asmo handiko proiektu honen irteera bilera IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan izan da, non LIFE ECO SANDFILL proiektuko bazkide guztiek parte hartu duten. Hauek, Euskal enpresa nabariez osatuta daude, FUNDICIONES ESTANDA S.A, ONDARLAN S.L, GAIKER-IK4 eta IK4-AZTERLAN zentro teknologikoak, eta eraikuntzako sektorean Europako konpainia liderra ACCIONA INFRAESTRUCTURAS, besteak beste. Horrela hasiera eman zitzaien hurrengo 3 urteetarako lan jarduerei.
LIFE ECO-SANDFILL proiektuaren lan taldea IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan