Atzera

IK4-AZTERLANek “Herritarrak eta enpresa aro digital berrian” jardunaldian parte hartu du, transformazio metalikoko prozesu industrialen digitalizazioan duen esperientzia partekatuta

FERROVIAL Servicios enpresak antolatuta, urriaren 1ean Vitoria-Gasteizen egin den bilkuraren helburua izan da digitalizazioarekin lotutako erronken inguruko esperientziak partekatzea. Interes handiko jardunaldiko lan programak agente desberdinen (instituzioak, enpresak, hezkuntza alorrekoak, teknologikoak zein gizarte alorrekoak) arteko ikuspuntuak eta esperientziak elkarbanatzea ahalbidetu du aro digital berriaren aurren sortutako erronka eta aukeren aurrean.

 

Javier Nieves doktoreak, Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuak ikerketa lerroko ikerlari nagusia IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoan, ekitaldiko mahai biribilean partekatu ditu metal-eraldatze enpresekin zentro teknologikoak burututako zenbait digitalizazio eta 4.0 teknologien aplikazioko esperientzia.

Aurkezpenak eta agenteen arteko debate aberasgarriak, instituzioen aldeko konpromisoarekin eta interesarekin batera, hiriko alkate Gorka Urtaran jaunaren eta Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiaren presentzian hezur-mamituta, izan dira lan saio honen arrakastaren gako nagusiak.

Javier Nieves doktorea (3. eskuinetik hasita ) mahai-inguruko momentu batean.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.