Pisako (Italia) hiriak nazioarteko lan-esparru gailen hau hartu du berriki eta IK4-Azterlanek bere ikerkuntza lanaren emaitzak partekatu ditu Kongresuaren programa ofizialaren baitan.
A357 aluminiozko aleazioak korrosioaren aurrean aurkezten duen portaeraren garapenek eta portaera honetan birziklatze prozesutik datozen hainbat elementu kimikoren eraginak, Azterlaneko Korrosio eta Materialen Babeserako eta, I+G Ingeniaritza eta Metalurgia Prozesuen sailetako espezialistek garatu eta aurkeztutako lanaren oinarriak izan dira.
EUROCORRen helburua, korrosioaren aurkako babesarekin erlazionatutako esperientzien trukea sustatzea eta azken garapen eta aurrerapen teknologikoak partekatzea da.
Kongresuak 1000 pertsona ingururen partehartzea lortu du (gai honetan europako espezialista nagusiak), korrosio zientziaren eta ingeniaritzaren alorreko foro nagusia dela egiaztatuz. Zientzia-programak osoko bilkurak, maisu-mintzaldiak, tailerrak, ahozko aurkezpenak eta posterrak, bereizitako lan-esparruetan batu ditu
Interes gehien piztu duten aplikazio-eremuak automozioko eta Oil&Gas sektoreko korrosioarekin erlazionatutakoak izan dira, babes-katodikoa batera beste gai batzuren artean.