• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IK4-AZTERLANek eta CIE LEGAZPIk tratamendu termikoko metodologia berritzailea sortu dute forjatutako osagarrien hondar-beroa erabiltzeko aukera eskaintzen duena espazio murritzetan

Garapen berriak %75eko bero aurrezkia ahalbidetzen du ohiko tratamendu termikoarekin alderatuta.

 

Tratamendu termikoa oinarrizko prozesua da hainbat forja-osagarriren ezaugarri mekanikoak eta mikroestruktura kontrolatzeko. Hau beharrezkoa da ondorengo mekanizazio lanak errazteko edota zerbitzuko azken baldintzak lortzeko. Tratamendu termiko kontsumo energetiko altuko prozesua da, giro-tenperaturara hoztutako pieza sortei egiten zaiena eta, sarritan, 900ºC inguruko tenperaturetan lan egiten duten normalizazio labeen erabilera dakarrena.

Kontsumo energetiko altua eta produkzio prozesuari lotutako logistika lanak direla eta, alternatiba efizienteagoak sortu dira, hala nola hozte kontrolatua edota tratamendu termikoa lerroan aplikatzea forja ostean. Azken kasu honetan, forjatu berri diren osagarrien hondar-beroa erabiltzen da, hauen bilatzen den tenperaturara jasotzeko hainbeste bero erabili beharrik gabe. Gainera, metodo honen bitartez, pieza bakoitza bere bakarrean tratatzen da eta, ondorioz, murriztu egiten dira berotze eta hozte prozesuak eta baita fabrikazio prozesu osoan erabilitako denborak.

Edonola ere, forja eta tratamendu termikoa lerroan aplikatzea ez da beti posible; dela osagarriaren geometriagatik, kalitate eskakizunengatik edota plantako espazioarekin  lotutako mugengatik. Azken kasuotarako, CIE LEGAZPIk eta IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroak forja eta tratamendu termikoa lerroan aplikatzeko metodologia berritzailea sortu dute. Honen garapenerako lantaldeak tratamendu termikorako diagramak eta hozte kurbak sortu ditu, forjatutako osagarriek tratamendu labean sartu aurretik igaro behar duten hozte prozesua eta tenperatura optimoa kalkulatzeko.

Prozesuaren gako nagusia piezak suberaketa labean sartu aurretik termikoki egokitzean datza. Itziar Berriozabalgoitia IK4-AZTERLANeko konformatu teknologien alorreko ikerlariaren hitzetan, “suberaketa aurreko hoztea funtsezko pausoa da beharrezko gogortasun eta mekanizazio ezaugarriak lortuko direla bermatzeko”.

Aipatutako aurrezko hozte prozesua lortzeko ikertutako lerroen artean, altzairua termikoki egokitzeko medio batean murgiltzea izan da “osagarriaren azken baldintzak lortzeko” egokiena.

Laboratorio mailan eta planta pilotuan egindako frogek erakutsi dute prozesu berritzaile honekin lortutako energia aurrezpena %75ekoa dela ohiko tratamendu termikoarekin alderatuta.

Metodologia hau aplikatzeko derrigorrezkoa da materialaren eta sortu nahi den osagarriaren ezaugarrietan oinarritutako bideragarritasun analisia egitea, kontuan hartuta baita ere, plantaren, produkzioaren, planifikazioaren eta labearen ezaugarriak.

EFFORT 4.0ren baitako lankidetza, Hazitek programak diruz lagundua

Garapen berri hau EFFORT 4.0 proiektuaren baitan lortu da, Eusko Jaurlaritzaren HAZITEK programak diruz lagundutakoa. EFFOR 4.0 proiektuaren helburua da sentsore-sare aurreratua eta  adimen artifiziala garatzea forja, galdaketa eta injekzio prozesuak hobetzeko.

Alcorta Forging Group enpresa buru duen EFFORT 4.0 proiektuaren disziplina anitzeko lantaldea transformazio metalikoaren, informazioaren kudeaketaren, efizientzia energetikoaren eta zibersegurtasunaren alorretik datozen hainbat enpresa eta erakundek osatzen dute: Ekide S. Coop., CIE-Legazpi, Larraioz, Ulma Embeded Solutions S. Coop., Dominion, AYS, Ingetek, Ceiber, Titanium Industrial Security, Mondragon Unibertsitatea, IK4-IKERLAN, AC4C, Vicomtech, Ikergune, Deustoko Unibertsitatea eta IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroa.

CIE LEGAZPIn forjatutako osagarriak.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.