Konferentzia irailaren 19tik 21era egiten ari da Bruselan eta europar industriako ordezkari esanguratsuak biltzen ditu, baita SPIRE (Sustainable Process Industry through Resource and Energy Efficincy) plataformaren baitan burutzen diren hainbat proiekturen koordinatzaileak ere.
Irailaren 19an, 20an eta 21ean Bruselan egiten ari da “Process Industry Conferece” 2017 konferentzia, SPIRE elkarlan esparru publiko-pribatuaren baitan antolatua eta baliabideen berrikuntzan eta efizientzia energetikoan zentratua. Konferentziak, hain zuzen, Europako Prozesuen Industriaren etorkizuna marraztu nahi du alor horietan (SPIREren helburu nagusiak izanik energia fosilen erabilera gutxitzea, birziklatutako lehengaien berreskuratzea sustatzea eta CO2 isurketa murriztea).
Konferentziak industriako agente esanguratsuak biltzen ditu. Horrez gain, programaren baitan burutzen diren proiektuen arteko eguneratze esparru bezala dihardu.
IK4-AZTERLANek SusPIRE eta RESLAG proiektuekin parte hartu du konferentzian, biak ere Europa mailako empresa eta agenteekin batera kudeatutakoak.
SusPIRe proiektuak hegazkin motoreetako osagarriak fabrikatzeko erabilitako argizari galduko prozesutik eratorritako beroa berrerabili nahi du. Horretarako, hondar-korroteetatik eratorritako energia biltzeko sistema efizienteagoak lorzea bilatzen du, Phase Change Materials (PCM) elementuen erabileran oinarrituta. Horrekin batera, beroa jasotzen duten isurkiak garatzea aurreikusten du, jasotze eta transmisio ezaugarri hobetuekin, zeintzuek, aldi berean, ez duten degradazio esanguratsurik sufrituko erabileran. SusPIREn PRECICAST BILBAO S.A., TELUR Geotermia eta Agua S.A. enpresek eta IK4-Tekniker eta IK4-AZTERLAN zentro teknologikoek parte hartzen dute.
Fernando Santos, IK4-Azterlaneko ikerlaria SusPIRE proiektuaren aurkezpenean
Bere aldetik, RESLAG proiektuak altzairugintzako zepa beltza balioztatzea bilatzen du balio gehituko 4 bideren bitartez: metalen berreskurapenerako oinarrizko lehengai gisa, bero-hondarra berreskuratzeko biltegi termiko gisa, eguzki-energia sailetan elektrizitate produkzioa zabaltzeko almazenamendu termiko gisa eta material erregogorren fabrikaziorako lehengai gisa.
Kasu honeta, IK4-AZTERLANek CIC Energigune, Arcelor Mittal, Novargi, HASTEN Ventures, DLR (Alemania), ETH Zürich (Suitza), Imperial College London (Erresuma Batua) Friedrich-Alexander Universität (Alemania), CEA (Frantzia), Optimum Cement (Frantzia), ENEA (Italia), VTT (Finlandia), Grupo GE (Frantzia), Grupo GE (Suitza), Life Cycle Engineering (Italia), Fraunhofer (Alemania) eta Renotech (Finlandia) erakundeekin batera dihardu lanean.
Bai Reslag bai SusPIRE proiektuak Horizonte 2020 programak finantzatuak dira eta SPIREk eskainitako elkarlan esparuan garatzen dira.
Azken urteetan marraztutako europar politikek industri prozesuetan energia kontsumoa %20an jaistea bilatzen dute kontsumo altukoak kontsideratuta dauden enpresetan. Talde honen baitan aurkitzen dira euskal enpresa asko, batik bat, siderurgia, galdaketa, forjatze, berozko estampazio eta tratamedu termikoen alorrean kokatutako hainbat.