Kongresuak galdaketa sektoreko zein automobilgintzako balio kateko teknikariak eta adituak bildu ditu eskakizun altuko sektore honetako produktuen eta zerbitzuen garapenaren inguruko estrategien inguruan gogoeta egiteko.
IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroko adituek urriaren 19an eta 20an parte hartu dute CITNM (Centre for Innovation and Technology N. Mahalingam) erakundeak antolatutako kongresuan. Ekitaldiaren helburua da produktu eta zerbitzu berriak garatzeko estrategiak aztertzea galdaketaren sektorearen aldetik TIER 1 enpresek eta OEMek aurkezten dituzten erronka teknologikoekin lotura dutenak.
Lan saioak bertaratutakoei ahalbidetu die berrikuntza teknologikoen eta automobilgintza sektoreko driver esanguratsuenen inguruan gogoeta egitea, besteak beste: kotxe elektrikoa, konektagarritasun adimentsua eta elkarbanatutako auto kontzeptua. Joera hauek gakoa dira galdaketa industria automozio industriaren baitako balio katean birkokatzeko zein fundizio alorretik behar hauei erantzuteko B+G iniziatiben garapena definitzeko.
Galdaketa eta automozio sektoreetako adituek eta teknikariek besteak beste honako erakundeen izenean jardun zuten: BOSCH PORTUGAL, CEIIA, CIE AUTOMOTIVE, CLARIANT, CONTINENTAL AUTOMOTIVE, DELOITTE, EY, FACULTAD DE INGENIERÍA DE LA UNIVERSIDAD DE OPORTO, GALP, JUNO RACING CARS, PORSCHE PORTO, SINTERCAST, SONAFI, TEKSID, ZANARDI FONDERIE, CAEF eta SAKTHI PORTUGAL (honen instalazioetara bisita ere izan zen kongresuaren baitan). Honi esker, programa interes handikoa suertatu zen. Horrez gain, AddVolt, DECA, IDEIA.M, SARKKIS – Robotics, Lda, Stratio Automotive eta XpectralTEK Start Up-ak ere izan ziren ekitaldian.
Gorka Alonso eta Fernando Santos IK4-AZTERLANeko ikerlariek zentro teknologiko honen garapen teknologikoetako batzuk partekatu zituzten eta era aktiboan parte hartu zuten lan-saioetan izan ziren eztabaida mahaietan.
Bere aldetik, Gorka Alonsok “Innovation in the foundry a bridge to the future” aurkezpena egin zuen zeinak galdaketaren alorrean IK4-AZTERLANen alderdirik berritzaileenak aurkezten zituen.
Bestalde, Fernando Santos-ek “Drivers in aluminium foundry” aurkezpena egin zuen, CIE Automoción-en eskutik. Parte hartze honetan automozio industriaren aldetik lehentasunezko ikerkuntza eta garapen alorren errepasoa egin zuen. Alderdi hauek produktuaren azken errentagarritasunean mehatxua suposatzen badute ere, aukerak eskaintzen dituzte autoaren osotasunean aluminiozko pieza berriak txertatzeari dagokionean.
IK4-AZTERLAN eta CITNM Centre for Innovation and Technology N. Mahalingam erakundearen arteko elkarlana
Portugaleko N. Mahalingam berrikuntza eta teknologia zentroak, zeinak Sakthi Automotive Taldearen sortzaileari zor dion bere izena, metalurgiaren alorrean ezagutza eta berrikuntza bultzatzea, B+G indartzeko instituzioen arteko elkarlana areagotzea eta etorkizuneko belaunaldiei ezagutza igortzea ditu helburu nagusi bezala. Horretarako formakuntza, industriara ezagutza transferentzia eta berrikuntza proiektuak bultzatzen ditu.
IK4-AZTERLAN CITNMen kolaboratzaile ohikoa da eta automobilgintzarako interes altuko alorretan garapen teknologikoak garatzen dihardu honekin batera.
Fernando Santos, IK4-AZTERLANeko ikerlaria, Foundry on Wheels kongresuko mahainguruan parte hartzen
IK4-AZTERLANeko ikerlari Gorka Alonso “Innovation in the foundry a bridge to the future” aurkezpena egiten