• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

IK4-AZTERLANek B+G+i kudeaketa zertifikazioa lortu du

Metalurgia Ikerketa Zentroak bere ikerketa eta transferentzia ekimenaren kudeaketa sistemaren bikaintasuna ziurtatzen du honela, UNE 166002 arauaren arabera.

 

Metalurgian eta metalaren transformazio prozesuen inguruko ezagutza sorreran eta transferentzian  espezializatutako zentro teknologikoa den heinean, IK4-AZTERLANek soluzio teknologiko berritzaileak sortzen ditu ehun industrial metal-mekanikoaren lehiakortasuna hobetzera zuzendutako materialen, produktuen eta prozesuen garapena ahalbidetzen dutenak.

Ekimen garrantzitsu hau era eraginkorrean burutzen dela ziurtatzeko, IK4-AZTERLANek bere sistema egokitu du UNE 166002 B+G+i kudeatzeko arauaren arabera. Arau honek sistemaren betebeharrak zehazten ditu kudeaketa egokia egiteko eta etengabeko hobekuntza bultzatzeko. Zentro teknologikoak zertifikazioa lortu du auditoretzako bi fase arrakastaz igaro ostean. Auditoretza Bureau Veritas enpresak burutu du aurtengo ekainean eta uztailean.

Zertifikazio berri honek B+G+i erakundearen kudeaketa sistemaren baitan integratzea bultzatzen du eta bere ekimena era egokian antolatzeko eta kudeatzeko zuzenbide praktikoak eskaintzen ditu. Honela, Zentro Teknologikoaren konpromisoa indartzen du berrikuntza agente bezala, enpresei beren lehiakortasuna hobetzen lagunduta.

IK4-AZTERLANen B+G+i ekimena enpresekin elkarlanean daramatzan 40 urteek bermatzen dute, hauetako askotan era honetako proiektuak garatuta.

B+G+iren alorrean baita, IK4-AZTERLAN Frantziako Gobernuaren Ikerkuntza eta Berrikuntza Zuzendaritza Orokorrak onartuta dago enpresa pribatuekin B+G ekimenak burutzeko organismo bezala.

Kalitate eta Material Metalikoen Eraldatze Prozesuen B+G alorretako ordezkariak B+G+i-ren Kudeaketa zertifikazioarekin

IK4-AZTERLANen akreditazioak eta zertifikazioak

IK4-AZTERLANek ENAC erakundearen akreditazioa dauka UNE-EN ISO/IEC 17025 (CGA-ENAC-LEC) arauan jasotako kriterioen arabera material metalikoen saiakuntza mekanikoak, metalografikoak, kimikoa, ez-suntsitzailean eta korrosio alorrekoak burutzeko nº59/LE069 akreditazioaren arabera.

Zentro teknologikoak NADCAP (National Aerospace and Defense Contractors Accreditation Program) akreditazioa ere badauka zeinak hegazkingintza sektorerako material metalikoek karakterizazio saiakuntzak egiteko konpetentzia aitortzen dion.

IK4-AZTERLANek nazioartean erreferente diren enpresen homologazioak ere badauzka hainbat saiakuntza burutzeko, hala nola, Airbus, Renault, Sikorsky edota Ensayos Nuclearen S.A.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.