Irailaren 7 eta 8-an RESLAG (“Turning waste from steel industry into a valuable low cost feedstock for energy intensive industry”) Europar proiektuaren 2. jarraipen bilera IK4-AZTERLAN-en ospatu da.
RESLAG proiektuak altzairuko sektorearen hondakin korronte garrantzitsuenetako bateri, zepak edo eskoriak, balioa ematea du helburu nagusi. Material honen balioespenean, bi norabide ezberdin lantzen ari dira; alde batetik eguzki sektore termoelektrikoan edota energia kontsumo intentsiboa daukan bestelako edozein industrian biltegiratze energetikorako material gisa, eta bestetik bere konposizioan agertzen diren metal baliotsuen errekuperazioan lehengai bezala erabiltzeko.
IK4-AZTERLAN-en izandako bileran, teknologia berriak garatzeko jardueren lan plangintzaren garapena aztertu da. Teknologia berri hauek altzairutegietan sortzen diren zepen berrerabilpena baimenduko dute era jasangarri batean 4 aukera industrialetan:
- Material erregogor berrien fabrikazioa,
- Biltegiratze termikorako sistemak, bero hondarra errekuperatzeko aplikazio industrialetan,
- Biltegiratze termikorako materialak termo-eguzki plantetan
- Eta azkenik balio erantsi altuko errekuperazio metalikorako
4 aukera eko-berritzaile hauen bideragarritasuna eskala handiko 4 esperientzia piloturen bidez ebaluatuko da proiektuan zehar.
Proiektu hau, 8.700.000€ baino gehiagoko aurrekontua eta 42 hilabeteko iraupena duena, Europar Batasunak 2020 Horizon programaren esparruan finantzatzen du eta nazioarteko partzuergo batean, 8 herrialde desberdinetatik datozen 18 erakunde parte-hartzaileak biltzen ditu, CIC-ENERGIGUNE buru izanda. Honen eta IK4-AZTERLAN-ez gain, Euskadiko beste hiru enpresa dira lantaldean. Sestao-ko Arcelor Mittal fabrikak materialaz hornituko du ikerketa eta aldi berean, proiektuan zehar garatzen joango diren konponbideentzako probaleku bezala balioko du.
RESLAG proiektuaren lantaldea IK4 AZTERLAN-en