Altzairu-fabriketako zepa beltzek eta galdategietako hareek, industrialtzat jotzen diren hondakin korronte nagusietako batzuk suposatzen dute Euskadin. Bai ikuspuntu teknikotik, bai eta ingurumenekotik (balio erantsia daukaten erabilera berrien bilaketa, zabortegian uztea murriztuz), erantzun aurreratu bat ematea behar duen erronka garrantzitsu bat da.
Altzairu-fabriketako zepa beltzen zati bat eraikuntzako erabileretan urteetan aplikatzen den arren (errepideetako oinarri eta azpi-oinarrietan bereziki), hormigoizko produktu aurrefabrikatuetan erabiltzera zuzenduta dagoen lan eremu berri bat irekitzen du proiektu honek.
Galdategietako hareekin gauza ezberdina gertatzen da (moldaketa hareak), gaur egun arte nagusiki zabortegira eraman baitira.
Eraikuntzaren sektoreak ingurumenarekin modu errespetagarrian eboluzionatu dezan dagoen interes gorakorrak, ECOPAVIN proiektua martxan jartzea bultzatu du, era berean, eraikuntzako euskal empresa garrantzitsuen partaidetza duena.
Altzairu-fabriketako zepa beltzak gehitzean, ale naturalak ordezkatu dira eta galdategietako zenbait prozesuetako hareekin nahastean, flexio eta haustura erresistentziak asko hobetzea lortu da. Modu honetan ohiko hormigoiek aurkezten dituzten balioak %50 bat igotzea lortzen da, epe luzera iraunkortasun hobe bat suposatzen duena.
Proiektuko lehen emaitzak oso positibotzat har daitezke, hondakin hauen kudeaketan eta balorizazioan jasangarriagoak diren aukeretan sakontzea ahalbidetuz
“Lehentasunezkotzat” jotzen diren hondakin-korronteen zikloa modu egokiago batean ixteaz gain, eraikuntza sektorean jasangarritasunari buruzko azken kontzeptua aplikatzera ere zuzentzen da proiektua. Nitrogeno oxidoen absortzioaren bitartez, atmosferako kutsaduraren murrizketa funtzio berriak, azken belaunaldiko hormigoi mota hauentzako balio erantsi bat suposatzen du.