Espainiako Materialen Elkarteak (SOCIEMAT) bere XIV. Materialen Kongresua ospatu du Gijonen joan den ekainaren 8, 9 eta 10ean. Kongresu honetan herrialdeko unibertsitateetako eta zentro teknologikoetako 300 ikertzaile baino gehiagok parte hartu dute.
Lan saioak funtsezko, zein aplikatutako ikerketan oinarritu egin dira, sektore estrategikoetara zuzenduta, hala nola: nanomaterialak, materialak eta bere birziklapena, korrosioa, estaldurak eta gainazal-tratamenduak…, beste esparru batzuen artean.
Bai txostenak, zein kongresuko osoko saioak, bere kalitateagatik eta onarpen onagatik nabarmendu dira. Bertan azkeneko aurrerakuntzak, zein fabrikazio eta materialen prozesaketarekin erlazionatutako ezagutze eremu ezberdinetako garapen zientifikoak ezagutzera eman dira.
Susana Mendez-ek, IK4-AZTERLAN-eko Prozesu Metalurgikoen I+G saileko ikertzaileak, zentroko bi ikerketa lan garrantzitsuen emaitzak aurkeztu ditu kongresuko egitarau ofizialaren barnean.
“Urtutako piezen gainazaleko aldaketa”, Estaldurak eta Gainazal Tratamenduen eremuan kokatutako lana, garatu eta frogatu egin du gainazal egoera berriak lortu ahal direla “as-cast” egoeran, urtutako piezei funtzionaltasun berritzaileak ematen dizkietenak.
“%5-eko silizioko galdaketa grafitiko berrien herdoiltzearen aurkako erresistentzia” bigarren lana, Korrosio eremuaren barnean aurkeztuta izan da eta CENIM-eko COPROMAT taldearekin batera garatuta izan da. Si eduki altuko galdaketa grafitikoko kalitate berrien prestazioek, hobekuntzarako aukera argi bat dakarte, tenperatura altuko eskakizunetarako erabilitako Si- Mo eta Ni-resist bezalako materialen aurrean.
IK4-AZTERLAN-ek parte hartze aktiboa izan du XIV. Nazio Mailako Materialen Kongresuan