Proiektuari nazioarteko bazkide garrantzitsuekin ekingo zaio, non PRECICAST BILBAO S.A., TELUR Geotermia eta Ura S.A. euskal enpresak nabarmentzen diren, IK4-AZTERLAN eta IK4-TEKNIKER zentru teknologikoekin batera.
Azken urteotako politika europarren helburu estrategikoetako bat, prozesu industrialetan erabilitako energia totala %20-an jaistea da, batez ere kontsumitzaile handitzat hartuta dauden enpresetan. Euskal industriaren zati handi bat talde honen barruan dago, siderurgia, galdaketa, forja, bero estanpazioan, tratamendu termikoan, etab-ean kokatuta dagoelarik.
Ingurugiro-inpaktua eta kontsumo energetikoa bezalako alderdietan, garapen bat beharrezkoa da empresa hauen aldetik. Lehenengo, sozialki onartuak izateko, eta bigarren, beren lehiakortasuna mantentzeko koste baxuko herrialdeen aurrean.
SusPire proiektuaren helburu nagusia, Precicast Bilbao S.A enpresaren kontsumo energetikoa murriztera bideratuta dago.
Bere prosezu industrialetan bero moduan sortutako soberako energiaren berrerabilpena ahalbidetzen du ekoizpen prozesuaren etapa desberdinetan. Era berean, bere inguruko beharrei erantzun diezaioke (adibidez, enpresaren ondoan dagoen Lasesarre polikiroldegiko behar energetikoak). Ikuspuntu berri honek iraunkortasunari lotutako bide berriak zabaltzen ditu, hala nola gune urbanoetan kokatutako enpresen integrazioari, beren ingurugiro inpaktua eta inpaktu soziala bere bideragarritasuna zalantzan jartzen baitzuten.
Proiektuan landuko den prozesua, super-aleazioekin egindako konponente aeronautikoak fabrikatzeko, argizari galduko galdaketa da. Konponente hauek, mundo mailako hegazkin egile nagusiak erabilitako motoreak ekoizteko erabiltzen dira.
Fabrika honek hondar energia sortzen dituzten gune asko ditu, solido, likido ala gas egoeran ager daitekeelarik. Energia hori berreskuratzeko soluzio teknologiko puntualak garatu izan dira, askotan osatugabeak (esate baterako, tratamendu labeetako keen aire-aire trukatzaileak edo lurrun galdaretara sartzen den uraren aurre beroketa). Baina teknologia hauek bero hartzearen etekin mugatua dute, eta ezin dute konpondu berreskuratutako energía eta fabrikaren eskaeraren artean dagoen ezberdintasuna.
SusPIRE-k ebazpen global eta integratzaile baten garapena planteatzen du, hondar-energi iturrietan dagoen energía biltzeko, metatzeko eta etekina ateratzeko.
Horretarako, hondar korronteetan topatu daitekeen energiaren bilketarako sistema eraginkorragoen erabilera bezalako aspektuak jorratuko dira, Phase Change Materials-en (PCM) erabileran oinarrituta. Tenperatura altuko transferentzian eskatutako errekerimenduen ildoan, likido bero-garraiatzaileak garatuko dira, bilketa ta eroankortasun propietate hobetuekin, eta aldi berean erabileran degradazio handirik jasaten ez dutenak.
Metatzea tenperatura maila ezberdinetan burutzea eta planta mailan beren kokapen fisikoa, beste aspektu garrantzitsu batzuk izango dira proiektu honen garapenean. Ur jauzi moduan energiaren berreskurapena, hondar energi korronteen % 70-a berreskuratzea ahalbidetuko du.
IK4-AZTERLAN-en ikertzaile taldearen lan nagusia fabrikazio inteligentearekin erlazionatutako teknologien inplantazioarekin lotuta dago. Eremu honetan, IK4-AZTERLAN aldagai anitzen eta bolumen handiko datuen analisian oinarritutako ebazpenen garapenean dihardu, galdaketa bezalako prozesuetan ezartzeko asmoz. Analisi hauek erabakiak denbora errealean hartzea ahalbidetzen dute, aldez aurretik ezarritako prozesuaren adierazle-gakoekin (KPI) erlazionatutako helburuak lortzeko ideiarekin. Kasu zehatz honetan, lan metodología software integratzaile batetan oinarrituta egongo da, ekoizpen prozesuaren lana koordinatzen duena eta bero berreskurapenarekin lotuta dagoena, prozesuaren jasangarritasun energetikoaren eta produktiboaren ratiorik onenak lortzeko.
Zeharkako era batean, SusPIRE proiektuak beste aktoreen parte hartzea biltzen du, esaterako, Lasesarre polikiroldegia eta Ente Vasco de la Energía (EVE). Azkenengo erakunde honek, proiektuan zehar lortutako emaitzak analizatuko ditu, berreskuratutako energiaren kontsumoa eta erabileraerregulatzeko eta bultzatzeko asmoz.