SAKTHI Portugal Talde Industriala joan diren Irailaren 26 eta 27 egunetan Porton 200 pertsona baino gehiago bildu ditu galdaketako industriako berrikuntzaren gainean hausnartzeko.
Lan-saioak galdaketako sektoreko hornitzaileak protagonista bezala eta “Time to innovate” lema azpian bilduta egon dira. Egun horietan zehar, eremu desberdinetako 50 hornitzaile, hiru gai oso argitan sailkatuta: hornikuntzak, materialak eta zerbitzuak, bere konferentzietan galdaketako sektorean datozen urteetarako beren berrikuntza-proposamenak adierazi dituzte.
Bai hornitzaileen txostenak, zein Carlos Magno-ren (ERC) eta Fernando Resina- ren (VDA) osoko esku-hartzeak bere edukiagatik eta harrera onagatik nabarmendu dira.
Susana Mendez-ek, IK4-AZTERLAN-eko I+G eta Metalurgi Prozesuak areako ikertzaileak, automobilgintzako munduarekin erlazionatutako galdaketako industriako berrikuntzari buruz Zentroaren ikuspuntua aurkeztu du.
“Automotion challenges for innovation in foundry” aurkezpenak automobilgintzako sektorean berrikuntzaren gakoak ezarri ditu eta gako hauek galdaketako industriarako aukera eremuetan itzuli ditu, etorkizun gertu batean automobilgintzako industriaren eskariei erantzun ahal izateko.
Jardunaldiak SAKTHI- Portugal enpresak Ageda-n dituen instalazio berrien bisitarekin amaitu dira, zeinetan IK4-AZTERLAN-ek bai plantaren diseinuan, zein instalazioen jarraipenean eta beren ondorengo martxa-jartze industrialean era aktiboan parte hartzen ari den.
IK4-AZTERLAN-ek Supplier Day-ean era aktiboan parte hartu du.