Italiako Metalurgiako Elkarteak bere seigarren konferentzia “2016-ko High Tech Die Casting-a” antolatu du Venezian (Italian) joan den ekainaren 22 eta 23-an, nazioarte mailako galdaketa injektatutako industriaren alderdi adierazgarri guztiak bere gain hartu dituenak.
Kongresu hau funtsezko ekitaldian bihurtu da, bai komunitate akademikorako, zein aluminio, magnesio eta beste aleazio ez ferriko batzuen galdaketa prozesuetako industrialarientzat. Kongresu honetan nazioarteko 100 profesional baino gehiagok parte hartu dute.
Andrea Niklas Doktoreak,IK4-Azterlaneko Prozesu Metalurgikoen I+G saileko ikertzaileak, bere lana “A new secondary AlSi10MnMg(Fe) alloy suitable for manufacturing of ductile aluminium parts by vacuum assisted high pressure die casting technology”, aurkeztu du kongresuko egitarau ofizialaren barnean.
Lan hau Soundcast Europar proiektuaren barruan (315506 zenbakia, FP7 – 2012-1) egindako ikerketaren atal bat da. Lan honek harikortasun altuko injektatutako piezen fabrikaziorako egokia den aluminioko bigarren mailako aleazio berri baten garapena baimendu du. Emaitzek frogatzen duten bezala, propietate mekaniko altuak lortzea posiblea da, prestazio altuko aplikazioentzat erabiltzen diren lehen mailako aleazio konbentzionalekin lortzen direnekin guztiz alderagarriak direnak, bai probeta testean, zein pieza errealean. Birziklatutako aleazio berriak kostu murriztapena eta moldearen higadura txikiago baten abantailak aurkezten ditu eta jada egitura-osagaien fabrikazioan industrializaziorako prest dago.
2016 High Tech Die Casting-aren parte-hartzaileak