“Federico II” Napoles-eko unibertsitateak nazioarteko hamahirugarren konferentzia “INALCO 2016” Napolesen (Italian) antolatu du joan diren Irailaren 21- 23 egunetan, “Aluminioko egitura berrietara eta Egituretarako aleazio berrietara” ardaztuta.
Kongresu hau egiturazko osagaietarako funtsezko ekitaldian bihurtu da, bai komunitate akademikorako zein aluminio sektoreko industrialarientzat eta 25 herrialde ezberdinetako 85 profesionalen parte hartzea izan du.
Ana Isabel Fernández-Calvo-k doktoreak, IK4-AZTERLAN-eko Prozesu Metalurgikoko Ikerketa eta Garapenetako areako ikertzaileak, Microstructure and mechanical properties of a new secondary AlSi10MnMg(Fe) alloy for ductile high pressure die casting parts for the automotive industry” lana aurkeztu du Kongresuaren egitarau ofizialaren barnean.
Lan hau Soundcast (Nº 315506, FP7 – 2012-1) Europako proiektuaren barnean egindako ikerketaren parte da. Konposizio kimikoaren doikuntzaren bitartez, funtsean Mn, AlSi10 bigarren mailako aleazioaren mikroegitura, pieza-lodiera desberdinetarako aldaketa lortu da. Birziklatutako aleazio berriak abantaila gehigarriak ditu hala nola kostu eta moldearen higadura txikitzen eta jada prest dago bere industrializaziorako egiturazko osagaiko automobilgintzako fabrikazioan.