Lantalde honen helburu nagusia kolaboraziorako marko egonkor bat mantentzea da, grafito prezipitatua duten burdin galdaketen ikerkuntzarekin, ekoizpenarekin eta aplikazioarekin zerikusia duten aktore ezberdinen artean.
Urtero Europako egoitza desberdinetan ospatuta, Verona (Italia) topaketa berri hau hartu duen hiria izan da Martxoaren 28 eta 29an Zanardi Fonderie Spa galdaketaren babesarekin, ADI (Austempered Ductile Iron) materialen ezaugarriak garatzeko eta material mota honetako osagai galdatuak egiteko bere ahalmenagatik ezagututa.
ECI Group batzarra bi lan saio bizitan banatu da. Lehenengoa, grafito prezipitatua duten burdin galdaketen inguruko txostenak eta eztabaida teknikoekin eta bigarrengoa Zanardi Fonderie S.p.A -ren instalazioetarako bisitarekin, Minerbe-n (Italian).
Aurkeztutako lanak 3 gai desberdinetan banatu dira: materialen ezaugarriak, metalurgia eta defektuak, garapen nabarienen eta aurkeztutako emaitzen gaineko eztabaida tekniko interesgarriak haietan guztietan izanik.
IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak “Effect of processing variables on shrinkage incidence in ductile cast irons” lanaren emaitzak partekatu ditu, Jon Sertutxa-k, Metalurgi Prozesuen I+G alorreko ikerlaria, aurkeztutako txosten baten bitartez.
19 hilabetetan zehar garatutako ikerketa-lan intentsiboa, zeinetarako materialaren kontrakzioaren aldaketak esperimentalki zehaztea baimendu duten pieza testak diseinatu diren, prozesu-aldagai desberdinen arabera. Kontrakzioa kritikoa da piezetan erretxupeen agerpena analizatzeko orduan eta ondorioz, piezen elikatze sistemak definitzeko orduan (mazarotak). Lan honetan, sare Bayesiarrak erabili izan dira kalkulatzeko erreminta aurreratu moduan, ekoiztutako aleazioaren kontrakziorako balioak aurreikusteko orduan, momentu bakoitzean ekoizpen instalakuntzetan dauden prozesu aldagaien menpekoak direnak.