Azaroaren 26an “Etorkizuneko Fabrika” proiektuaren aurkezpen ekitaldia ospatu zen IK4-Azterlanen. Ekintza Imanol Pradales jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sustapeneko diputatua eta Ramon Suarez jaunak, IK4 Azterlaneko Ingenieritza, I+G eta Metalurgi Prozesuen Zuzendaria, burutu dute.
Erakunde lokal nagusi, trebakuntza-zentro garrantzitsu eta komunikabide desberdineko ordezkarien asistentziaz gain, proiektu honetan parte hartzen duten hiru enpresen Zuzendari Nagusien asistentzia nabarmentzea beharrezkoa da: Betsaide S.A.L., Fuchosa S.L. eta Fundiciones Garbi S.A.
Bizkaian kokatutako hiru konpainia garrantzitsu dira, non balio erantsi altuko osagai galdatutako garapenean eta fabrikazioan lan egiten duten, bere ekoizpenetik industria-sektore zorrotzetara esportatuz, adibidez, automobilgintza, trengintza, ontzigintza, hidraulikoa edo eolikoa, gero eta kalitate eta segurtasun eskakizun zorrotzagoekin eta nazioarteko konpetentzia ikaragarri baten erdian.
“Etorkizuneko Fabrika” proiektu berritzailea eta sakonki eraldatzailea da, zeinen helburua enpresen maila teknologiko eta lehiakorra igotzea den, nazioartean beraien kokapena hobetuz eta etorkizun hurbilean lanpostu berriak sortuz. Proiektu pilotu hau datozen urteetan Bizkaiko transformazio metalurgikoko sektoreko beste enpresa batzuetara hedatuko da.
2015-2016 aldirako aurrekontua 3.960.000 eurotakoa da, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako Sailaren 640.000€ tako laguntza batekin. Bai enpresek, bai IK4-Azterlan zentro teknologikoak, baliabide garrantzitsuak jartzen dituzte proiektuaren zerbitzura, artean giza baliabideak eta lehen mailako lantaldeak, datu jasotze eta tratamendurako sistema aurreratuetako inbertsioak, prozesu eta kontrol metalurgikoko ekipamenduetan inbertsioak, Industry 4.0 eremura orientatutako profil espezifiko batetako giza baliabideak, eta abar.
Ikuspuntu teknikotik, proiektuak funtsezko hiru erronkari ekiten die:
Prozesu industrial egonkorragoen garapenerako 4.0 teknologia integrazioa, “Zero akats” dun prozesuak
Azkeneko helburua enpresek “zero akatseko” idealera hurbileko prozesu industrialak gara ditzaten lortzea da. Honek diru aurrezte handiak eragingo ditu bai ekoizpen-kostuetan eta barne-kalitatea egiaztatzeko kontroletan ere. Horrela gertaera diferentziala markatuko du konpetentziaren aurrean, negozio-bolumen handiagoa eta bezero berriak erakarriz. Lehiakortasuna eta produktibitateari dagokionez, funtsezko gaia da hau.
Helburu horretarako Ezagupen handiago ezin bestekoa da. Kontrolerako eta datu-analisi aurrerakoietarako erreminta hobeak eta kudeaketa-modelo adimendu eta eraginkorragoak garatu beharra dago. Teknologia berriek funtsezko papera jokatzen dute, Elektronikak eta Informatikak, alde batetik eta “4.0 industria” bezala ezagutzen diren teknologia talde bat (adimen artifiziala, sistema ziber-fisikoak, lankidetza-robotika, ikusmen artifiziala, Big Data, fabrikazio gehigarria, etab.) beste batetik.
“Pieza Dotoreen” (Smart Casting) ekoizpena. Balio-erantsi gabeko operazioak ekidin edo gutxitzen dituzten piezak
Ondo kontrolatutako eta egonkorrak diren galdaketa-prozesuetan, fabrikaren errendimendua hobetzera laguntzen dituzten diseinu-kontzeptu aurreratuen garatzea baimentzen ari dira dagoeneko. Diseinu berri hauekin balio-erantsirik sortzen ez duten lanak ezabatu edo gutxitu egiten dira.. Haustura, banaketa eta errebarba operazioez hari gara. Operazio horiek prozesuen hutsen eta egonkortasun faltaren ondorioa dira. Gainera baja edo lesio kantitate handia eragiten duten, lanpostu oso fisikoak bait dira, enpresei lehiakortasuna galdu eraziz.
IK4-Azterlan bere ezagupena eta erremintak transferitzen ari da galdaketa enpresei diseinu aurreratuak bere prozesuetan garatzeko. Eidocalc software-a eta “Mazarota 2D” eta “Self-breaking”-a garatzen ari den transferentzia teknologiko horren parte dira.
Balio-erantsirik gabeko zereginetako mota honetako pertsonala askatzean, giza baliabideak kontrol-funtzioetara eta prozesu-kudeaketara bir zuzendu ditzakete enpresek, prestakuntza handiagoarekiko lanpostuak eta baldintza laboral hobeak sortuz, enpresarako balio-erantsi handia ematen dutenak.
“Lean Manufacturing”. Prozesu sinpleago eta errentagarriagoen garapena
Aurreko bi puntuek prozesu linealagoak garatzea posible egiten dute, bitarteko operazio gutxiagorekin eta biltegiratzearen eta produktuen barneko garraioaren behar gutxiagorekin. Produktuen heltzea laburtzen dute eta hornikuntza-banaketako aldaketei “zuzeneko bukaera” posible egiten duten fabrikan. Konpetentziaren aurrean beste gertaera diferentzial garrantzitsu bat da hau, enpresa fabrikatzaileen errentagarritasuna hein handi batean areagotzea baimenduz.
Proiektu honek suposatzen duen “Fabrikazio paradigma” berrian sartzeak inbertsio handia eskatzen du giza eta material baliabideetan. Enpresa partehartzaileek ausartasun handiz ekin diote proiektuari. Proiektuaren planteamenduak ahalegin hau onartzen du eta oso epe motzean aurrez ikusitako inbertsio garrantzitsuen itzultzea bermatzen du.