Garapen honek konplexutasun altuko osagai aeronautikoen fabrikazioarekin lotutako erronkak hartzen ditu bere baitan, serie ertain eta pisu baxukoak, MIM teknologiaren bitartez. ACCOMIM proiektuaren helburu nagusienak propietateen hobekuntza eta gaurko fabrikazio teknologien optimizazioa dira, kostu eta ingurumen inpaktuaren ikuspuntutik.
Sektore aeronautikoak aireko trafikoaren ingurumen-inpaktuaren hobekuntzaren konpromisoari erantzun behar dio, bai aireontzien zein piezen eta azpimultzoen eraikuntzarako alternatiba iraunkorren bilaketaren biratez.
Joera, osagai ia esklusiboetatik eta serie motzetatik, modulartasunera eta aipaturiko osagaien estandarizaziora pasatzea da, zeinek eskatutako/fabrikatutako kantitateen igoera dakar. Eragingailuen edo kanpoko elementuen kontrol-mekanismoen, flap-ak, aleroiak,… etab., kasua partikularra da. Osagai hauek orain arte metodo tradizionalen bitartez (fresaketa eta torneaketa adibidez) egindako pieza metaliko konplexuen konbinazioa dira eta prozesu zein kostuen testuinguruan optimizazio aukera argiak eskeintzen dituzte.
Proiektu hau Clean Sky Joint Undertaking Europear programan sartzen da eta Liebherr eta Mimtech Alfa S.L enpresen parte-hartzearekin kontatzen du, IK4-Azterlan zentroko ikertzaileekin batera hurrengo 18 hilabeteetan zehar erronka teknologiko garrantzitsu honi erantzuteko batera egingo dute lan.