Proiektuak empresa laugarren industri iraultza bezala ezagutzen denaren zenbait gakotan aurrera egitea ahalbidetu die parte-hartzaileei, beraien maila teknologikoa eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.
Lan handiko bi urte baino gehiago igarota, “Etorkizuneko Fabrika” proiektua bere bukaerara iritsi da eta parte hartzaile guztiak pozik agertu dira lortutako emaitzekin. Proiektua IK4-AZTERLAN teknologi zentroak jarri zuen martxan Betsaide S.A.L., Fuchosa S.L. eta Fundiciones Garbi S.A. enpresekin. Proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiaren bermea ere izan du.
Emaitzen aurkezpen ekitaldian Imanol Pradales Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru-diputatuak eredugarritzat jo zuen “Etorkizuneko Fabrika” proiektua, bai bere garapenagatik, bai bestelako industri-sektoreetan txertatzeko eskaintzen dituen aukerengatik. Pradalesek nabarmendu zuenez industriaren digitalizazioa “Bizkaiko enpresek bai ala bai hartu beharreko trena da merkatu globalean lehiakortasuna ez galtzeko”.
IK4-Azterlaneko Prozesu Metalurgikoen I+G zuzendari den Ramón Suárez-ek ere “merkatu globalean lehiakortasuna irabazteko beharrezko neurri” bezala aurkeztu zuen proiektua. Era berean, empresa parte hartzaileen elkarlana eta partekatutako ezagutza sortzeko zein kudeatzeko izan duten gaitasuna azpimarratu zuen.
Enpresetako ordezkariek ere hainbat abantaila azpimarratu zituzten:
Bere aldetik, Lorenzo Martín Fuchosako Produkzio eta teknologi zuzendariak azpimarra jarri zuen denbora errealean jasotako datuek prozesu produktiboen inguruan erabakiak hartzeko eskaitzen duten aukeretan.
Ildo berean, Juan Silvestre Gastelu-Iturrik, Fundiciones Garbiko zuzendari orokorra, proiektuak “fundizioa bezain testuinguru bereziki konplexuan” datuen digitalizazio, biltze eta interpretazio alorrean murgiltzen lagundu diela adierazi zuen.
Azkenik, Betsaideren izenean, produkzio buru den Raúl Cámarak hainbat erreferentziaren diseinuan egindako hobekuntzak goraipatu zituen. Hauei esker desmazarotatze eta piezen akabatze lanak gutxitzea lortu da efizientzian irabazita. Horrez gain, enpresaren prozesuetako hainbat gako elementuren sensorizazioa ere balio handikotzat jo zuen.
Lortutako emaitzen artean aurkitzen dira barne-errefusaren %20ko jaitsiera, aribideko produktuen stock-a %30ean jaistea biltegiko espazioarekiko, aribideko materialeen garraioan %25eko jaitsiera, 120 erreferentzia baino gehiagotan kostuak era esanguratsuan gutxitzea, produktuen ontze prozesua %60 azkartzea, hainbat lanposturen lan baldintzak hobetzea (laneko osasunaren hobetze ikuspuntutik) eta enplegu kualifikatua sortzea.
Ezkerretik eskuinera, Ramón Suárez (IK4-Azterlaneko Prozesu Metalurgikoen I+G zuzendaria), Imanol Pradales (Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru-diputatua), Juan Silvestre Gastelu-Iturri (Fundiciones Garbi S.A.-ko zuzendari orokorra), Lorenzo Martín (Fuchosa S.L.-eko produkzio eta teknologi zuzendaria) eta Raúl Cámara (Betsaide S.A.L.-eko produkzio zuzendaria).
Industry 4.0 fundizio sektorean
“Etorkizuneko Fabrika” proiektuak informazio eta komunikazio teknologiak burniaren transformazio prozesuetan txertatzea ahalbidetu du. Horretarako erreminta informatiko berriak garatu eta ezarri dira, tartean Kontrolerako Eredu Prediktiboak, beti ere, produktibitatea gehitzea helburu hartuta.
IK4-Azterlanek, agente teknologiko lez, fundizio parte-hartzaileei lagundu die (denak ere euren produktuaren %60 baino gehiago esportatzen dutenak automozioa, eolikoa edota ferrokarrila bezalako sektore zorrotzetara) kontrol metalurgikorako eta fabrikaziorako sistema inteligente berrien garapenean. Sistema hauek fabrikazio aurreratuan murgiltzea zuten helburu.
Proiektuan atxikitako zenbait helburu dira:
- Enpresen lehiakortasuna hobetzea testuinguru global eta dinamikoan
- Prozesu produktiboetan jauzi teknologikoa ematea informazio eta komunikazio teknologiak, datuen kaptazio eta analisi masiborako sistemak eta kontrol metalurgikoko erreminta prediktiboak integratuta industriaren estrategia tradizionalen baitan.
- Enpresetzako garapena eta industri-inplantazioa eskatzen dituzten (baita egungo fabrikazio prozesuen aldaketa ere) produktu eta metologia teknologikoki aurreratuak sortzea eta hauei transferitzea,
- Denbora errealean datuak lortzeko eta kudeatzeko sistemak inplantatzea, empresa baikoitzaren beharretara egokituta.
- Teknologia altuko kontzeptuak integratzea, enpresaren hobekuntza konpetitiboari lotuta (produkzioa gehitzea eta kostuak gutxitzea)
90 pertsonak hartu dute parte proiektua osatu duten talde multidisziplinarretan. Anbizio handiko proiektua izan da 5.700.000 euroko aurrekontua izan duena (2015-2017 fase piloturaren inplantaziorako aurerikusitakoa baino %40 altuagoa).