Ekimen honetan, IK4 Aliantzan barneratuta dauden hiru zentru teknologikok hartzen dute parte, artean IK4-Azterlan, zeinek aluminioaren metalurgian bere esperientzia ematen duen.
Industria aeronautikoa etengabeko bilakaeran murgilduta dago, zeinen helburuak argiak diren: hegazkin arinagoak diseinatzea, kontsumoak eta emisioak murriztea, eta birziklatze-prozesu eraginkorragoak abiaraztea, zeinek hegazkinak eraikitzeko erabiltzen diren balio altuko materialak berrerabiltzea ahalbidetuko duten.
Ikerkuntza-testuinguru honetan kokatzen da SENTRY proiektu europearra, IK4 euskal aliantza teknologikoa izanik ekimen honen burua. Proiektu hau anbizio handiko Clean Sky programa publiko-pribatuaren barnean dago sartuta, Europear Batzordea (EB) eta industria aeronautikoaren arteko elkarlana sustatzen duena. Programa hau ezarri zan hegazkinek ingurugiroan daukaten inpaktua murrizteko helburu argiakin.
Proiektuak helburutzat dauka aireontzien fuselajea osatzen duten panelen birziklapen ezberdindua burutzea. Gaur egun panel hauek berrerabili egiten dira balio erantsi txikiagoko produktuak fabrikatzeko. Panelak osatzen dituzten aleazioen birziklapen ezberdinduaren bitartez, jatorrizko aplikaziorako berrerabili ahal izatea da helburua.
Gaur egun, nahiz eta panelak material ezberdinez osatuta egon, birziklatze-prozesuan danak batera sartu egiten dira. Honek esan nahi du lehengaien ustiapena ez dela guztiz eraginkorra.
Dassault Aviation aeronautika frantziarra eta IAI israeldarra, Constellium aluminozko metalurgikoa eta AELS hegazkinen birziklapenean espezialista nederlandarra bezalako mundo mailan lidergoan dauden enpresek ere oinarrizko papera jokatzen dute proiektuan