IK4-Azterlan-eko ikertzaileek “Understanding Superfine Graphite Iron Solidification Through Interrupted Solidification Experiments” lana aurkeztu dute martxoaren 15-etik 19-rarte Orlandon (USA) ospatu den 114. TMS Kongresuaren “Advances in the Science and Engineering of Casting Solidification” saioaren barruan.
TMS Kongresua nazioarteko ekitaldi tekniko nabarienetako bat da metalurgiarekin, materialekin eta mineralekin lotutako zientzien eta teknologien eremuan. Lan zientifikoen marko garrantzitsu honek 68 nazionalitate ezberdin baino gehiagoko 4300 espezialista, teknikari eta ikertzaile baino gehiagoren parte hartzea izan du.
Aipamen berezia merezi du, Prof. Doru Michael Stefanescu Ohioko unibertsitateko irakasleari kongresuaren antolaketak eskainitako omenaldia, bera galdatutako material metalikoen modelizazio eta fase transformazioei dagokionez mundo mailako erreferentziako ikertzaileetariko bat baita.
2010-etik Stefanescu Irakasleak IK4-Azterlan zentroarekin kolaborazio estuan egiten du lan burdin aleazioen solidifikazioaren esparruan garatzen ari diren ikerketa-proiektu garrantzitsuetan. Gai honen ildoan dozena bat argitalpen plazaratu dituzte elkarrekin.