29 erakundetako 38 pertsonak parte hartu dute Durangaldea Enpresa Ekimenak koordinatutako ekitaldi honetan, zeina industria-hondakinen kudeaketaren eta Euskadiko Hondakinak Prebenitzeko 2030 Planaren gako batzuk partekatzera bideratuta egon den.
Jardunaldi honen bitartez, zuzenean ezagutu ahal izan dira duela gutxi onartutako Hondakinen Planean planteatutako 4 helburu estrategikoak eta 10 jarduerak, baita Eusko Jaurlaritzak abian jarritako zenbait ekimen estrategiko ere.
Era berean, ekonomia zirkularraren arloko Europako zenbait joera eta jarraibide partekatu dira, tokiko mailan ingurumen-politika berrien eskutik islatuko direnak.
Jardunaldiak aukera eskaini du enpresek beren iritziak, kezkak eta beharrak kontrastatu ahal izteko, hain erronka konplexua izanik, lankidetza publiko-pribatuaren etengabeko ahaleginak beharko baititu.
Andoni Agirrebeitia Javier Agirre Alcalde AMOREBIETA-ETXANO UDALA Director de Calidad Ambiental y Economía Circular GV-EJ
Alex Boto Mireia Elkoroiribe Director General de IHOBE Presidenta DURANGALDEA ENPRESA EKIMENA