• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Hegazkingintza eta automozio sektoreetako enpresek beraien esperientziak partekatu dituzte Durangaldeko industria ehunarekin

Bi sektoreotako hainbat aditu eta teknikari, euskal agente zientifiko-teknologikoetako ordezkariekin batera, bildu dira IK4-Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroaren egoitzan egin den lan jardunaldian.

 

Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiaren B-SAREA ekimenaren baitan kokatzen da zeinak sarean parte hartzen duten enpresen eta agente publiko-pribatuen arteko kolaborazioa bultzatzea duen helburu. Durangaldeko Lehiakortasun Poloa eta HEGAN Clusterra izan dira jardunaldiaren bultzatzaileak, biak ere B-SAREAko kideak.

“Erronka teknologikoak eta elkarlana sektore aeronautikoan eta automozioan” izenburuarekin, lan jardunaldiak 50 enpresa eta erakundetik gora bildu ditu eskakizun maila altuko eta dinamikotasun handiko bi sektoreotako berrikuntza alorren inguruan gogoetak partekatzeko helburuarekin.

Erronkak identifikatu lehen lerroko enpresen esperientziaren bitartez

José Javier González Durangaldeko Lehiakortasun Poloko koordinatzailearen agurra eta gero, Ana Villatek, HEGAN Basque Aerospace Cluster-eko zuzendaria, eta Juan Ramís-ek, ARANIA S.A. enpresako Berrikuntza zuzendariak, eman zioten hasiera bilkura teknikoari beraien erakundeen ezaugarri nagusiak eta aurre egin beharreko erronka teknologiko nagusiak plazaratuta.

Ondoren, SEATeko Innovation and Smart Factory Team-eko Sara Concha Navarrok eta Alba Gavilán-ek ezagutzaren kudeaketak eta produkzioan berrikuntza eredu irekietarako trantsizioak beraien enpresan duen garrantzia azpimarratu zuten, adierazita automobilak eraikitzen dituen enpresa honen estrategiaren baitan lehentasunezko alorrak direla. Horretarako Martorelleko plantan egiten diren robotgintza kolaboratiboko eta fabrikazio aurreratuko hainbat esperientzia aurkeztu zituzten.

Iker Zamakona ITP AERO enpresako teknikariak etorkizuneko motoreak sortzeko hegazkingintzako osagarrien fabrikazioan indarrean dauden joerak eta beharrak azpimarratu zituen bertaratutakoekin.

Bere aldetik, Iñigo Ezquerra ALTRAN enpresako Aeronautika, Espazio eta Defentsa Dibisioko B+G zuzendariak hegazkingintzako berrikuntza erronken inguruan oinarritu zuen bere parte hartzea.

IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoko ikerlari Fernando Santosek material metalikoek egin beharreko bide luzea jarri zuen mahai gainean, adierazita aprobetxamendu eta optimizazio aukera asko dagoela aurretik bai diseinuari dagokionean bai ezaugarrien zein propietateen hobekuntzari dagokionean.

Jardunaldia mahainguru batekin bukatu zen non aurkezle lanetan aritu ziren guztiek parte hartu zuten. Solasaldiak amankomunean jarri zituen bi sektoreotako erronka eta ardura nagusiak zeintzuen artean azpimarragarrienak diren: bi sektoreotako industria balio kate osoari dagozkion erronka teknologikoak, talentuaren garapena etorkizuneko lanpostuen eta enpresa ereduen beharrei erantzuteko, datuen analisi prediktiboko eta machine learning erako teknologien garapena eta ezagutzaren kudeaketa enpresaren baitan. Horrez gain, bi sektoreen artean komunikazio eta ezagutza transferentzia zeharkakoa sustatzeko bideak garatzeko aukera ere azpimarratu zen, euskal industria ehunaren esku jartzeko.

Jardunaldi Teknikoko aurkezpenetariko bat

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.