Basque Hydrogen Research Day ekitaldiaren 2. edizioa aukeratu zuen H2MAT+ proiektuaren partzuergoak hidrogenoan aberatsak diren inguruneetan lan egiten duten osagaiak, ekipoak eta egiturak diseinatu, fabrikatu eta aplikatzen dituzten erreferentziazko sektoreetako industria-ordezkariei helburuak eta garapenak aurkezteko.
Bertan, Enara Mardaras doktoreak, AZTERLANeko Korrosioaren eta Material Metalikoen Babesaren ikerketa-lerroaren arduradunak, proiektuaren bilakaera partekatu zuen. Proiektuaren ardatza material eta egitura metalikoak diseinatu, ekoitzi eta ebaluatzeko ezagutza, gaitasun eta metodologia sendoak garatzea da, hidrogenoaren aurrean duten portaeraren ikuspegitik; hau da, etorkizuneko erregai hori garraiatu, biltegiratu eta banatzeko produktuak garatzen dituzten sektoreek aplika ditzaketen irtenbideak, bai eta uretako aplikazioetarako edo aplikazio aeroespazialetarako hidrogenoarekin kontaktuan lan egin behar duten osagaiak eta egiturak garatu eta fabrikatzen dituzten industriek aplikatzeko modukoak ere.
Helburu horrekin, lantaldea hidrogeno-inguruneetan materialen portaeraren ikerketan zentratu da, baita horrek materialaren propietate mekanikoetan eta zerbitzuan duen portaeran duen eraginean eta hidrogeno-inguruneetarako material hibridatuen soluzio alternatiboen garapenean ere, fabrikazio-teknologiak barne. Era berean, beste sektore eta merkatu batzuetara transferentzia teknologikoa egiteko aukerak identifikatu dituzte, ezagutza- eta portaera-oinarri sendoetan oinarrituta.
Korrosioan adituak H2MAT+ proiektuak hidrogeno-inguruneetan material metalikoek duten portaerari buruz lortutako emaitza esanguratsuen berri eman zuen. Emaitza horien artean honako hauek nabarmentzen dira: hidrogenoak mikroegituran duen hedapena ezagutzea, mikroegitura diseinatzea hedapen hori minimizatzeko, materialak fragilizazio-arazorik gabe lan egin dezakeen tarteak identifikatzea edo materialen beharrezko propietateak optimizatzea zerbitzuan duten aplikazioaren arabera. Material eta egitura hibridatu berriak ere garatu dituzte (HEA-altzairu, altzairu-aluminio eta altzairu-altzairu geruza anitzeko materialak), baita fabrikazio-teknologiak ere, hala nola, grabitate bidezko galda-aluminioaren hoztea kontrolatzea, galdaketa zentrifugorako garapenak edo NFS (ko-deformazioa) eta HIP (Hot Isostatic pressing) teknologien aplikazioa.
Azpimarratu behar da H2MAT+ H2MAT (2022-2023) Elkartek proiektuaren jarraipena dela. Partzuergoa osatzen duten I+G zentro eta erakundeek H2MATen egindako lana erabili dute hidrogenoa garraiatzeko materialen arloan eragile aktibo gisa beren buruak kokatzeko. Zehazki, hidrogenoarekin kontaktuan dauden metalezko materialak eta egitura hibridoak diseinatzen, ekoizten eta ezaugarritzen trebatu dira. Gaitasun horri esker, H2MAT+ proiektuarekin jarraitu ahal izan dute, aurrekoarekiko jauzi kualitatibo gisa. Honela, garrantzi handiagoko erronka berriak planteatu ahal izan dituzte, hidrogenoak metalezko egituretan duen portaera ulertzen eta haren ondorio kaltegarriak kontrolatzen edo saihesten aurrera eginez.

H2MAT+ proiketuaren garapenaren aurkezpena Basque Hydrogen Research Day ekitaldian
Basque Hydrogen Research Day, ikerketa eta industria hurbilduz
Basque Hydrogen Research Day ekimenak, Energia Klusterrak antolatua, ZTBESeko eta hidrogenoaren arloko enpresa-sektoreko I+G unitateetako 140 ordezkari baino gehiago bildu zituen. H2MAT+ Elkartek proiektuaren lantaldeak foro bereziki interesgarria izan dela itizi dio industrialaren aurrean beraiek aurrerapenak aurkezteko eta kontrastatzeko. Horrez gain, jasotako feedbacka oso positiboa izan da adierazi dute, baita partzuergoaren baitan plateatutako lan-indoak eta helburuak berresteko baliagarria izan dela ere.
Topaketan, besteak beste, energia-industriako profesional nabarmenek parte hartu zuten: Camel Makhloufi, XMEMeko CEOa; Elena Verdú, Repsol Technology Lab-eko Hidrogeno eta Teknologia Sintetikoen zuzendaria; eta Jeremy Torregrosa, Alba Emission Free Energy-ko ordezkaria (Petronorren filiala). Ekitaldiak ordezkaritza instituzionala ere izan zuen, Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearen parte-hartzearekin.