Gestamp North Europe Division-eko tekinikariek eta IK4-Azterlan Zentro Teknologikoko ikerlariek osatutako lantaldeak bi urtez lan egin du konformatze erreminta berezien higadura ekiditeko soluzioak garatzeko.
Produkzio prozesua edozein dela ere, erreminten iraunkortasuna faktore kritikoa da transformazio metalmekanikoko prozesuen errentagarritasunari dagokionean. Higaduraren ondorioz izandako hutsegitea da, hain zuzen, industriarentzako inpaktu handiena duena eta industrian ardura gehien eragiten duena.
DURATOOL proiektuak erronka honi heldu dio abrasio egoera bortitzak jasaten dituzten erreminten zerbitzu-bizitza luzatzeko soluzioak miatuta. GAITEK 2015 eta HAZITEK 2016 programen baitan kokatutako Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin, proiektu garrantzitsu honek konformatze teknilogiekin eta erreminten garapenean erabilitako material metalurgikoen ezaugarriekin lotutako hainbat hobekuntza estrategia diseinatzea eta aurrera eramatea ahalbidetu du.
Laborategi mailan lortutako etorkizun handiko emaitzek higidura-aurkako soluzioak industri mailara helaraztea ahalbidetu du.
Industri azterketetan erabilitako tartekiak DURATOOL proiektuan garatutako higadura-aurkako estruktura