• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Galdaketa alorreko 60 espezialistak soluzio teknologiko aurreratuei eta ADI eta CADI materialei buruzko ezagutza partekatu dute IK4-AZTERLANen

Igaro den otsailaren 21ean egin den jardunaldi teknikoak Arron Rimmer (ADI Treatments Ltd. enpresako zuzendari teknikoa) jaunaren, Asier González eta Jon Sertucha IK4-AZTERLANeko ikerlarien eta Tabira Galdaketa Institutuko idazkari orokorraren parte hartzea izan du.

 

Testuinguru globalizatuan, non produkzio estrategien eboluzioa eraldaketa digitalak markatzen duen, galdaketa industria berriztatzera behartuta dago lehiakortasuna irabazteko.

ADI Treatments Ltd. enpresaren laguntzarekin, eta IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikoko Zentroaren eta Tabira Galdaketa Institutuak antolatuta, “Osagarri eta soluzio teknologiko aurreratuen garapen galdaketa industrian” izeneko jardunaldi teknikoa egin da zeinak 60 teknikari eta profesional bildu dituen interes handiko programa baten inguruan.

ADI (Austempered Ductile Iron) eta CADI (Carbidic Austempered Ductile Iron) material aurreratuan bitartez merkatu nitxo berriak aurkitzea, galdaketa materialen eta osagarrien propietateak eta aplikazioak hobetzea eta prozesu produktiboak zero akats norabidean bideratzea ahalbidetuko duten adimen artifizialean oinarritutako 4.0 teknologiak barneratzea izan dira, besteak beste, lan saio honetan landutako gaiak.

Material berria eta prozesuko datuen kudeaketa Galdaketaren lehiakortasuna hobetzeko

Arron Rimmer jaunak, ADI Treatments Ltd. enpresako zuzendari teknikoa, ADI osagarrien merkatu europarraren eboluzioaren analisia egin du eta honen aplikazioak ezagutzera eman ditu hainbat industria sektoretan. Besteak beste, ibilgailuak (batez ere industria alorrekoak) eta nekazaritza, energia eta tren-eraikuntza dira material hauek erabiltzen dituzten sektoreak.

CADI materialei dagokienean, Rimmer jaunak material hauen ezaugarri metalurgiko nagusiak nabarmendu zituen esanez, “material egokiak” direla “higidura eta korrosio erresistentzia altuak behar dituzten aplikazioentzako” eta hainbat aplikazio aurkeztu zituen.

Ondoren, Asier González IK4-AZTERLANeko Adimen Artifizialeko ikerketa lerroko ikerlariak zentro teknologikoaren garapenak ezagutzera eman zituen “zero akats fabrikaziora zuzendutako” galdaketa prozesuen kontrol prediktibora zuzendutakoak. Gonzálezen hitzetan, adimen artifizialean oinarritutako erremintek bere prozesuaren gaineko kontrola eta ezagutza handitzeko aukera eskaintzen die galdaketa enpresei; nahiz eta, “teknologiaren ezagutza sakona eta prozesuan txertatzeko lan eskerga eskatzen duten. Horrez gain, heldutasun maila gutxieneko bat beharrezkoa da datuak jasotzeko orduan zein prozesuko parametro esanguratsuak eta kritikoak definitzeko orduan”.

Lerro berean, Jon Sertucha doktoreak, IK4-AZTERLANeko galdaketa alorreko ikerlaria, “prozesuko gako-datuak eta berauen artean existitzen diren korrelazioak identifikatzearen garrantzia nabarmendu zuen” galdatutako piezetan akatsen sorrerak ekiditeko. Sertucha doktoreak mota honetako fabrikazio arazoak lantzeko metodologia aurkeztu zuen, kasu praktiko batekin lagunduta, non errefusatutako pieza kopurua %50 jaistea lortu zen.

Jardunaldi teknikoan aurkeztu ziren baita Munduko Galdaketa Erakundearen (WFO) lan proposamen berrienak. Erakunde hau ahalegin handia ari da egiten galdaketa industriari balioa eransteko eta norabide honetan hobekuntza estrategiak partekatzeko. Aurkezpena José Javier Gonzálezeko, Tabira Galdaketa Institutuko idazkari orokorrak egin zuen. Erakunde honek era aktiboan parte hartzen du WFOren idazkaritza exekutiboan.

Arron Rimmer jaunaren aurkezpeneko momentu bat.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.