Datorren maiatzaren 5ean Durangaldeko enpresek aurrez aurre ezagutu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresa Txiki eta Ertainentzako 2022ko laguntza-plana. Durangaldeko Mankomunitatearekin elkarlanean, aurkezpena Durangoko Landako Elkartegian egingo da (Landako etorbidea, 4), goizeko 9:30etik 11:30era
Ekitaldian izango dira Aitor Urzelai SPRI taldearen zuzendari nagusia; Leyre Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria; Ana Camacho Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria; Ainhoa Ondarzabal, BTI- Euskadiko Nazioartekotze Agentziako kontseilaria; Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundearen zuzendaria; Alex Boto Ihobeko zuzendaria; eta Raul Perez Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria, eta bakoitzak bere arloko programen xehetasunak azalduko ditu. Enpresek, beraz, laguntza-lerro bakoitzaren xehetasunak jakin ahal izango dituzte eta euren premietara ongien egokitzen dena aurkitu ahal izango dute.
Laguntzen aurkezpenaren ostean, enpresek networking egin dezaten tartea egongo da.
Aurkezpenera joan nahi duten enpresek aldez aurretik izena eman behar dute behargintza@dma.eus helbide elektronikoan edo 94 623 25 22 telefono zenbakian.