IK4-AZTERLAN zentroko ikertzaileek parte-hartze garrantzitsua izan dute maiatzean Mestre hirian aldi berean izandako nazioarte mailako bi ekitaldiotan.
Nazioarteko Topagunean 30 herrialdetatik 400 partaide inguruk jardun dute tratamentu termikoen teknologia eta gainazaletako injeneritza aurreratuaren inguruan.
IK4-AZTERLANeko ikerlariek bi ponentzia aurkeztu dituzte Kongresuko egitarau ofizialaren barruan. Aurkeztutako lanen helburua izan da zentroko metalurgia-ezagutza ildoetako bi partekatzea bertaratutakoekin:
“Heat Treatment optimization of secondary AlSi10MnMg (Fe) test parts fabricated by vacuum assisted high pressure casting technology” aurkeztutako lanean IK4-AZTERLANek garatutako bigarren mailako aleazioaren T4, T5, T6 eta T7 tratamendu termikoen optimizazioan oinarritzen da. Aleazio hori harikortasun altuko aluminiozko pieza injektatuak ekoizteko erabiltzen da. Lan honen emaitzek erakusten dute aleazio honekin posible dela propietate mekaniko altuak lortzea, ohiko aleazio primarioek aurkezten dituztenen parekoak gutxienez, prestazio altuko aplikazioetan erabiltzeko. Tratamendu termikoen optimizazio garapena, IK4-AZTERLANek gidatutako Saundcast Europar proiektuaren (Nº 315506, FP7-2012-1) baitan kokatzen da.
Bigarren aurkezpena, “Influence of deep Cryogenic Treatment routes on the mechanical behavior of a Cr-Mo-V hot work tool steel”, ohiko tratamendu termikoetako zikloetan etapa kriogenikoak barneratzeak duen eraginari buruzkoa izan zen, eta prozesu horretan, sekuentziek bero lanetarako erabiltzen diren altzairu erreminten propietate mekanikoetan duen eraginari buruzkoa. Prozesu-konbinazio ezberdinak jasan dituzten altzairuen ezaugarriak xehetasunez aztertu dira. Hortaz, tratamenduaren sekuentzia egokia definitzeak duen garrantzia agerian geratu da. Sekuentzia hori materiala erabiliko den aplikazioaren eta berari lotutako hutsegiteen araberakoa izango da.
Topagunean tratamendu kriogenikoen garapenei saio oso bat eskaini zaie. Horrek egiaztatzen du tratamendu horiek erabiltzearen egokitasuna aplikazio industrialean. Europako unibertsitate eta ikerkuntza zentro ugaritako ikerlariek beraien azken lanak aurkeztu zituzten. Horrela argi geratu zen industrian tratamendu hauen erabileran dagoen interesa.
IK4-AZTERLAN Europako zentro bakarra da teknologia honi buruzko sail espezifikoa duena. Materialei aplikatutako tenperatura baxuko tratamenduetan erreferentea da. Enpresei laguntza tekniko integrala eskaintzen die: teknologiaren oinarri eta aplikazioei buruzko ikerketak, tratamendu kriogenikoari lotutako zerbitzuak, prozesu kriogenikoen diseinu eta fabrikazioa, prozesua ezartzeko aholkularitza, etab.