• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Estaldura efizienteak eta ingurumenarekiko jasangarriak hegazkingintza sektorerako ultra erresistentzia handiko altzairuentzako

H2Free proiektuak gasgabetze eredu bat sortuko du Cd elementua Zn-Ni-rekin ordezkatzeko ingurumenari kalte gutxiago egingo dion estaldura batekin.

 

Hegazkingintza sektorean, ultra erresistentzia handiko altzairuak batez ere lurreratzeko trenetan erabiltzen dira. Korrosioaren aurreko erresistentzia hobetzeko, material hauek estaldura bat behar dute zeinak, ohikoan, kadmioa (Cd) izaten duen bere konposizio kimikoaren baitan. Kadmioa metal astuna da, oso toxikoa, eta bere erabilera ez da aholkatzen. Eszenatoki iraunkorrago baterako bidean, Europako hegazkingintza sektorea Cd ordezkatzeko lanetan ari da ingurumena gutxiago kaltetzen duten estaldura berritzaileak sortuz. Helburu honekin, zink/nikel (Zn-Ni) konposizioa aukera ona eta ez toxikoa izan daitekeela ondorioztatu da. Edonola ere, estaldura berri hau estandarizatzea ez da erraza, gasgabetze prozesu zehatz bat eskatzen baitu. Prozesu hau beharrezkoa da ultra gogortasun handiko altzairuak hidrogenoz hauspeatzea ekiditeko.

H2Free proiektuaren helburua da, CleanSky2 makro-programaren baitan, LHE-Zn-Ni (hidrogeno hauspeatze txikiko zink-nikel) eta LHE-Cd (hidrogeno hauspeatze txikiko kadmio) estaldurak dituzten ultra gogortasun handiko altzairuen hidrogeno gasgabetze gida praktiko bat garatzea. Honi esker ingurumen inpaktua gutxitzea eta produkzio kostuak murriztea lortuko da, baita Zn-Ni estaldurek Cd duten estalduren lekua hartzen joatean ere. Gasgabetzearen zinetikaren inguruko ezagutza faltak suposatzen du ez dela posible aurrez jakitea gasgabetze prozesu estandar bat burutzea beti den beharrezkoa edo eraginkorra hidrogeno (H) kopurua balio kritikoen azpitik jaisteko; ondorioz, zenbait kasutan, badaezpada, osagarri osoak atxatarratu egiten dira.

AZTERLANeko Garikoitz Artola doktorearen hitzetan, “materialak zurgatutako hidrogenoak Hydrogen Induced Cracking (Hidrogenoak Eragindako Haustura) deritzona gertatzeko arriskua areagotzen du, zeinak arrakalak sortzea eta hauen haziera errazten duen. Arrazoi honegatik, elementu honen presentzia kontrolatzea funtsezkoa da lan-baldintza zehatzei aurre egin beharko dieten osagarri metalikoen jokaera egokia bermatzeko”.

Egundaino, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak zabal ikertu du fenomeno hau errendimendu hobea erakutsiko duten materialak eta estaldurak garatu ahal izateko. H2Free proiektuaren baitan, “Azterlan-en ultra erresistentzia handiko altzairuen hidrogenoak eragindako hauskortasuna aztertuko dugu fabrikazio eta gasgabetze baldintza egokienak zehazteko”.

H2Free proiektua 4 zentro teknologikok eta 2 ETEk osatzen dute, denek ere profil eta ibilbide osagarriak dituztelarik: BRTAko kide CIDETEC Surface Engineering (proiektuaren burua) eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa, HELMHOLTZ-ZENTRUM GEESTHACHT (Alemania), ELSYCA (Belgika), ELHCO (Espainia) eta MAX-PLANCK-INSTITUT FÜR EISENFORSCHUNG (Alemania).

Hidrogenoak eragindako ahultzearen errepresentazio grafikoa.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?