• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Emakumearen Nazioarteko eguna, AZTERLANeko bi emakumeri elkarrizketa

Iratxe Conde (eskuina) eta Irune Jiménez (ezkerra) AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentrora gehitu diren kide berrienetakoak dira. Martxoaren 8a dela eta, euren ibilbidea eta egun honi dagozkion aldarrien inguruko ikuspegia ezagutu nahi izan ditugu.

 

Azal dezakezue era laburran zuen lan esparrua eta zuen ibilbide profesionala?

IRATXE: Gaur egun Adimen Artifiziala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuak ikerketa lerroko ikerlaria naiz AZTERLANen. 3 urte daramatzat hemen. Batik bat eraldatze metalikoko prozesuen kontrola hobetzeko softwarea eta datuen hustiapen adementsua egiteko lanabesak garatzeko B+G proiektuetan parte hartzen dut. Aurrez, Business Intelligence alorrean lan egin izan dut, batez ere, aholkularitza erako enpresetan.

IRUNE: Txostenen kudeaketa teknikaria naiz. Gure bezero industrialen eta sahiakuntzak egiten dituzten gure lantalde teknikoen arteko zubi-lana egiten dut. AZTERLANeko lantaldera duela urte bete gehitu nintzen. Aurrez, hainbat enpresatan lan egin dut, batez ere, enpresa industrialetan, non kudeaketa administratiboarekin lotutako postuak bete ditudan.

Nola ikusten duzue M8 eta egun honen atzean dauden aldarrikapenak?

IRUNE: Uste dut egun honetan eginten diren adarrikapenak beharrezkoak direla, egun ere ezberdintasun handiak daudelako gizon eta emakumeok gizartean eta lan esparruan betetzen ditugun paperetan. Ulertzen dut aurreko belaunaldiek egin duten esfortzuari esker guk muga gutxiago dauzkagula, baina oraindik asko dago egiteko generoen arteko berdintasun egoerara iristeko.

IRATXE: Ados nago. Nahiz eta nire ibilbide pertsonalean ez dudan diskriminaziorik sentitu nire intereseko esparruetara iristeko zein lan merkatuan sartzeko, baiezta dezaket ezberdintasun handiak ikusi ditudala gizon eta emakumeen artean… Ikasle modura, informatika karrera ikasten negoela, neskak gutxieneko argia ginen eta hori bokazio tekniko gehienetan gertatzen da… Nire ustez oinarrizko hezkuntzan eta umetatik markatzen gaituzten genero rolen islada argia da. Ondoren, lan munduan, hainbat kasu ezagutu ditut non emakumeek, momentu espezifiko batean (batik bat ama izatea aukeratzen zutenean) beraien karrera profesionala puntu horretan izoztuta ikusi duten, gizonezko lankideen maila berean aurrera egiteari utzita.

Ihaz gure lankide Ana Fernándezek eta Izaskun Gorostizak, adierazten ziguten “ereduen” garrantzia. Esan ziguten ereduak beharrezkoak direla neskak eta emakume gazteek non isladau izan dezaketen hainbat muga gaindituta. Zer uste duzue honen inguruan?

IRATXE: Dudarik gabe, ereduak funtsezkoak dira edozein esparru denontzako irisgarria dela ikusi arazteko. Uste dut bereziki garrantzitsua dela hori esparru zientifiko-teknologikoan eta arduradun postuetan, non emakumeen presentzia argi eta garbi txikiagoa den.

IRUNE: Nik neuk eskertu egiten dut baita gaur egun historian eta zenbait lorpen zientifiko-teknologikotan hainbat emakumek izan duten papera ezagutzera emateko egiten ari den ahalegina. Jakitea pertsona batzuei bere egunean merezi zuten kreditua eta ikusgarritasuna ukatu zaizkiela… zer pentsa ematen duen gaia da.

Dudarik gabe, ereduak beharrezkoak dira esparru guztiak denontzako zabalik daudela erakusteko… baina, era berean, eredu horiek izateko gizarteak euren lekua eskaini behar die lehenik eta behin.

Zein da zuen pertzepzioa emakumeek inguru teknologikoan eta industrialen batetzen duten lekuaren inguruan? 

IRUNE: Esandako moduan, AZTELANen lan egin aurretik sektore metal-mekanikoko hainbat enpresatan lan egindakoa naiz eta ikusi ahal izan dut emakumeek eta gizonek betetzen dituzten rolak eta postuak desberdinak izaten direla. Lanik fiskoenak, tailerra, piezen mekanizazioa, galda… eta arduradun postuak gizonek bete ohi dituzte. Ordea, emakumeok administrazio, pertsonen kudeaketa edota languntzazko postuak betetzen ohi ditugu. Hala ere, Iratxek esan duen moduan, banaketa honek hezkuntza alorrean ematen den bereizketa erakusten du, zein aukeraketa egiten dutuzten mutilek/gizonek eta neskek/emakumeek.

IRATXE: Hori da. Uste dut txikitatik ikusi arazi behar digutela mundu guztiak denontzako direla irisgarriak, dugun sexua edo generoa muga izan gabe. Gustu pertsonalen arabera aukeratzeko aukera izan behar genuke, mundu horrek baztertuko ote gaituen beldur izan gabe edota rol espezifikoetara egokituko ez garela pentsatuz.
Hori lortzeko, ikusi arazi behar dugu inguru teknologiko eta industrialean ibilbide arrakastatsu bat garatzea posible dela emakumeontzako; baita ere, emakumeok ongi egin dezakegula eta inguru guztietan tokia daukagula.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?