• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Emakumearen Nazioarteko Eguna, AZTERLANeko bi emakumeri elkarrizketa

Susana Mendez (ezkerra) eta Yolanda Gallego (eskuina) teknologia- eta industria-arloan profil eta ibilbide desberdinak dituzten bi emakume dira, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroko lantaldeko kide gisa. Susana Mendez doktoreari dagokionez, bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena AZTERLANen egin du, non gaur egun Galda Teknologien zuzendari gisa diharduen. Yolanda Gallego, berriz, AZTERLANeko Zerbitzu Teknologikoen arloan hasi zen duela 3 urte, entseguetarako laginak prestatzeko tailerreko langile gisa. Martxoaren 8a dela eta, euren ibilbide pertsonalaren zati bat eta egun honetako aldarrikapenei buruz duten ikuspegia ezagutu nahi izan ditugu.

 

AZTERLANen duzuen lan-esparrua labur azal dezakezue?

Susana: Gaur egun Galda Teknologien zuzendaria naiz. Burdin galdaketara zein bestelako galda-prozeduetara eta zeharkako ingurumeneko garapenetara eta fabrikazioko teknologia aurreratuetara bideratutako ikerketa-taldeen jarduera koordinatzen dut. Konformatze-teknologien zuzendaritzarekin batera, gure zentro teknologikoko I+G+b eta transferentzia teknologiko jarduna koordinatzen dugu. Aurrez, AZTERLANen, beste lanpostu batzuk bete ditut Saiakuntza Kimikoen arloko eta Korrosioaren arloko koordinatzaile gisa; jarduera horiek saiakuntzen kalitate-sistemaren koordinazioarekin batera garatu ditut.

Yolanda: Duela 3 urte eta erdi sartu nintzen AZTERLANen, mekanizazio ikasketak amaitu ondoren. Gaur egun, lantegiko teknikaria naiz, eta, batez ere, probeta-eredu desberdinak mekanizatzen ditut; ondoren, hainbat karakterizazio-saiakuntza egiten zaizkie.

Zein da zuen pertzepzioa emakumeak teknologiaren eta industriaren esparruan duen presentziari eta parte-hartzeari buruz?

Yolanda: Egun, industria-eremuan gizonezkoen nagusitasuna agerikoa da oraindik ere, baina nire pertzepzioa da emakumearen parte-hartzea gero eta handiagoa dela, eta onarpen handiagoa eta harrera ona ematen zaiola emakumeari, baita lan-giro ona ere. Esparru teknologiko-zientifikoan emakumearen presentzia handiagoa dela uste dut.

Susana: Yolandaren pertzepzioarekin bat eginez, emakumearen parte-hartzea gehiagotik gutxiagora doa mundu zientifikotik mundu teknologikora eta industrialera aurrera egin ahala. Egia da aurrerapauso handiak ematen ari direla emakumeen presentzian oro har, baita historikoki oso maskulinoak izan diren munduetan ere, galdaketa sektorean, esaterako. Ezin zitekeen bestela izan. Horregatik, garrantzitsua da atzera pausorik ez ematea eta gure parte-hartzea modu naturalean mantentzea, kolektibo gisa albiste izateari uzten diogun arte.

Zer gogoeta partekatu nahiko zenukete emakumearen nazioarteko egun honetan?

Yolanda: Emakumearen Nazioarteko Eguna une egokia da niretzat gizon eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko egin diren aurrerapenei eta lortzeke dauden konkistei buruz hausnartzeko.

Susana: Niri egun honek burura ekartzen dizkit parekotasuna, berdintasuna, erantzukizun partekatua, eta ez bakarrik lan-eremuan, baita eremu pertsonalean ere, beste esparru batzuetan ere lan egiten dugulako. Emantzipaziotik eta lan profesionaletik gertu dauden 3 alabaren ama naizen aldetik, izugarri gustatzen zait ikustea nola nik duela urte asko nituen beldur edo aurreiritzi batzuk desagertu diren haientzat, eta ez dituzten aintzat hartzen. Jakin badakit oraindik bide luzea dagoela egiteko, eta adimenek denbora asko behar duela aldatzeko, baina konfiantza dut, emakumeengan ez ezik, gizonen ahaleginean ere, berdintasuna helburu duen lan handi hori lortzeko.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Mantente informad@ de la actividad de AZTERLAN

¿En qué idioma quieres recibir la información?

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Jarri kontaktuan Anna Regordosa-rekin

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Ander Areitioaurtena-rekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Zein hizkuntzatan jaso nahi duzu informazioa?