• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Emakumearen Nazioarteko Eguna: AZTERLANeko bi emakumerekin solasaldia

Naiara Bravo (ezkerra) eta Erika Garitaonandia (eskuina), AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroko saiakuntza teknikaria eta ikerlaria dira hurrenez hurren. Martxoaren 8a dela eta beren ibilbide profesionari eta emakumeek metalaren industrian eta teknologian duten presentziari eta tokiari buruzko gogoetak partekatu dituzte gurekin.

Azal dezakezue laburki zuen lan-esparrua eta ibilbide profesionala?

Erika: Prestakuntzari dagokionez, biokimikaria naiz. Graduatu ondoren, AZTERLANen Galdaketa Ikastaroan parte hartu nuen, eta, ondoren, AZTERLANen hasi nintzen lanean 2003an. Nire hastapenetan hainbat lan egin nituen, lehenik harreragile gisa eta entsegu-txostenak taxutzen. Geroago, Ingurumena eta Iraunkortasuna ikerketa-lerroa sortu zenean, 2006an, ikertzaile gisa hasi nintzen bertan.
Gaur egun, ekonomia zirkularrarekin, hondakinen balorizazioarekin (moldekatze-hondarrak, altzairutegiko zepak), ingurumen-hobekuntzekin, emisioen murrizketarekin eta abarrekin lotutako proiektuetan ari naiz koordinatzeaile zein parte-hartzaile lanetan. Gure proiektuak enpresa eta erakundeekin lankidetzan garatzen dira, bai toki- edo estatu-mailan, bai Europa-mailan.

Naiara: Ni ingeniari tekniko mekanikoa naiz. Graduatu nintzenean AZTERLANen ezaugarri fisiko eta mekanikoetako saiakuntza taldean sartu nintzen. Talde honetako kide naiz 2008tik. Denbora honetan aldaketa asko bizi izan ditugu eta bolumenean gora egin dugu. Gaur egun, lanean hasi nintzenean baino ia bi aldiz pertsona gehiago gara.
Nire lana karakterizazio aurreratuko saiakuntzak egitea da. Batik bat, neke-saiakuntzetan eta hausturaren mekanikan espezializatzen naiz.

Zer iritzi duzue emakumeek teknologiaren eta industriaren arloan duten tokiari eta parte-hartzeari burux?

Naiara: Uste dut ingurune maskulinoa izaten jarraitzen dutela. Nire kasuan, nire saileko emakume bakarra naiz, eta nire laneko kontaktu gehienak (bezeroak, ikuskatzaileak, eta abar) gizonezkoak izaten dira.
Nire ustez, arlo soziosanitarioari lotuta ez dauden karrera teknikoetan eta ingeniaritzetan emakumeen pisua txikiagoa izan da tradizionalki, eta hori lan-ingurunean islatzen da. Gradua egiten ari nintzenean, 9 neska ginen nire gelan, 60 mutil baino gehiagoren aurrean. Joera hori irauliko dela pentsatu nahi dut, eta hori enpresetan islatuko dela, baina oraindik ere %50-50 izatetik urrun gaudela uste dut.

Erika: Nire kasuan, harreman handia dut fundizioekin eta fundizioarekin lotutako teknikariekin. Uste dut galdaketa oso ingurune maskulinoa dela oraindik. Adinari eta belaunaldiei dagokienez, batez besteko adina nahiko altua duen sektorea da, bereziki, erantzukizuneko postuetan. Ingurune horietan, emakumeen presentzia, nahiz eta, logikoa denez, salbuespenak egon, batez ere administrazio- edo laguntza-profilez osatzen da. Anekdota moduan, duela bi aste bilera bat izan nuen Poloniako galdategi batean, eta bileran geunden 15 pertsonetatik ni nintzen emakume bakarra.
Gure lan-taldean, emakumeok gehiengoa gara. Ingurumena eta iraunkortasuna bezalako alderdiak, izenez behintzat, lagunkoiagoak eta ez hain gogorrak diruditen esparru bezala ikusten dira. Hala ere, gure lanaren zati handi bat galdaketa plantan bertan garatzen da.

Zergatik uste duzue gertatzen dela hau?

Erika: Uste dut emakumeok pisu eta erantzukizun handiagoa dugula gizarteko eta familiako hainbat eremutan. Bereziki, seme-alabak eta adinekoak zaintzeari dagokionez. Are gehiago, ohikoagoa da emakumeak izatea esparru horretan denbora gehien ematen dugunak (askotan, baita soldata txikiena duen kidea delako lanaldi murriztua hartzen duena zaintza kontuengatik), eta horrek kostu handia ekar diezaioke karrera profesionalaren bilakaerari. Aginte- edo erantzukizun-postuetan sartzen diren emakumeen kopurua nabarmen txikiagoa da eremu guztietans.

Naiara: Ados nago. Era berean, uste dut oraindik ere nolabaiteko presio soziala dugula horrela jarraitzeko edo zenbait estereotipo edo portaera-eredutan sartzeko. Nire kasuan, nire alabak zaintzeko lanaldia murriztea erabaki ez dudan (edo behartu ez dudan) ama langilea naizen aldetik, nire erabakiagatik epaitua sentitu naiz. Uste dut familia-kontziliazioa, hain zuzen ere, gai familiarra dela. Eta familia bakoitzak baloratu behar du nola kudeatzen den modurik onenean.

Zein dira, zuen ustez, agertoki honi buelta emateko gakoak?

Naiara: Uste dut gaur egungo egoera eboluzionatzeko garrantzitsuena berdintasunean heztea dela. Gure seme-alabei adierazi nahi dutena egin dezaketela eta izan daitezkeela, eta ez dagoela soilik genero batekoak edo bestekoak diren gizarte-, lan- edo familia-rolik. Nire ustez, hori jolasteko moduan, sexuen arteko harremanean, harreman-esparru guztietako hizkuntzan irakasten da..

Erika: Bat nator hezkuntza funtsezko esparrua dela esatean. Beharrezkoa da gure alabei jakinaraztea ahal dutela, baliozkoak direla eta ez dagoela iritsi ezin duten ingurunerik.
Adibidez, asko gustatu zait Deustuko Unibertsitatearen eskutik nire alaben ikastetxean egiten ari diren ekimen bat nesken artean bokazio zientifiko-teknikoak sustatzera bideratuta dagoena. Kanpainak “Inspira STEAM” du izena, eta hiru puntu garrantzitsutan jartzen du arreta: batetik, erreferenteak izateko eta aukera profesionalak bistaratzeko beharra; bestetik, estereotipo mugatzaile eta baldintzatzaileetatik askatzeko beharra; eta, azkenik, familien inplikazioaren eta gure seme-alabek erabakiak hartzeko orduan gure eragin-ahalmenaren garrantzia, zientzia eta teknologiako ikasketak eta lanbideak aukeratzerako orduan.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.