• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Emakumearen Nazioarteko Eguna, AZTERLANeko bi emakumerekin solasaldia

Clara Delgado ikertzailea (ezkerra) eta Miren Salaverria teknikaria (eskuina) bildu ditugu emakumeak ingurune zientifiko-teknologikoan eta, zehazkiago, metalaren munduan duen rolaren inguan beraien pertzepzioaz hitz egiteko.

Clara Delgado y Miren Salaverria sobre el 8M y el rol de la mujer en la industria.

Azal dezakezue labur-labur zuen lan-esparrua AZTERLANen?

Clara: Iraunkortasun eta Ingurumen arloko ikertzailea naiz. Gure lantaldearen helburua da konponbideak eta teknologiak garatzea metalaren industriaren jasangarritasuna hobetzeko. Material metalikoen birziklapena, industria-hondakinen murrizketa eta balioztapena, emisioen murrizketa edota hondar-beroa aprobetxatzeko estrategien garapena lantzen ditugu, besteak beste. Aurrez, GAIKER Zentro Teknologikoan aritu nintzen ikertzaile, eta ingeniaritzako eta kimika-sektoreko enpresetako teknikari eta ikertzaile ere izan naiz.

Miren: Nire AZTERLANeko ibilbidea laburragoa da; urtebete inguru daramat hemen. Saiakuntza- eta karakterizazio-lanak egiteko gure barneko lanak kudeatzen dituen lantaldeko teknikaria naiz. Gure bezeroen eskaerak eta materialak jaso ondoren, gure taldeak gauzatu beharreko prozesuak eta lanak definitzen ditu, saiakuntza-laginak ateratzen direnetik dagokion txostena igorri arte. Aurretik, beste sektore batzuetan lan egin dut, baina ez metalaren arloan.

Zein da zuen pertzepzioa emakumeak teknologiaren eta industriaren arloan duen presentziari eta parte-hartzeari buruz?

Clara: Emakumeen presentzia industrian oso txikia da oraindik. Eta uste dut bereziki baxua dela metalaren munduan. Gure espezialitateagatik harreman handia dugu industriarekin, galdaketa, forja, altzairutegi eta abarretako fabrika asko bisitatzen ditugu, eta beste eragile zientifiko eta teknologiko batzuekin elkarlanean aritzen gara. Bi kasuetan, emakumeen presentzia oso txikia da, baita sektoreari lotutako ikerketa-erakundeetan ere.

Miren: Ados nago industrian emakumeen presentzia oso txikia dela. Nik industria-enpresetako langileekin zuzenean lan egiten dut, eta nire kontaktuak, gehienetan, gizonezkoak dira. Hala ere, esan behar dut ezusteko atsegina hartu dudala gure enpresa bezero garrantzitsuenetako batzuen artean erantzukizun-postuetan aurkitu ditudan emakumeen kopuruarekin. Aurrez, eraikuntzaren munduan egin dut lan, gremioak kudeatzen, etab., eta ingurune oso maskulinoetan lan egin behar izan dut, emakumeen presentzia are txikiagoa baitzen.

Clara: Gure kasuan, adibidez, gure lan egiteko modua denboran nolabaiteko iraupena duten I+Gko proiektuen bidez egiten da, non enpresa eta erakunde kide desberdinetako lantaldeek parte hartzen duten. Horrelako proiektuen bileretan ohikoa da ni izatea emakume bakarra. Batzuetan besten bat ere egon daiteke… baina gutxiengoa izan ohi gara.

Zergatik uste duzue gertatzen dela hau?

Clara: Uste dut hainbat faktore direla. Alde batetik, egin beharreko lanaren pertzepzioa dago. Nahiz eta ikasketa-mailan edozein espezialitate-arlotan aritzeko aukera dugula erakutsi diguten, eta gaur egun horri buruz zalantzarik ez dagoela uste dudan arren, lantokian oraindik ere emakumezkoentzakotzat edo gizonezkoentzakotzat hartzen diren lanak daude. Uste dut enpresek ere erantzukizun handia dutela zentzu horretan. Anekdota gisa, konta dezaket lan egin dudan industria-enpresen artean, batzuetan emakume bakarra (eta lehena) nintzela plantan, eta ez zegoela emakumeen aldagelarik ere. Hori dela eta, aldi baterako konponbide gisa bulego-eraikinean erabili gabeko eremu bat egokitu zidaten; gertatu zait baita emakumeentzat pentsatutako lan-arroparik ez zutela (adibidez, buzo bat jantzi behar genuen, eta, beraz, komunera joatea, lanaldi batean zehar hainbat aldiz, lan zaila zen). Industriako bisita eta lanetan zehar, askori gertatzen zaigu ez dagoela gure neurriko laneko arroparik edo NBErik. Alderdi “logistikoago” horiek, anekdotikoak direla dirudien arren, enpresen pentsamolde eta sentsibilitatearen erakusgarri dira, eta, aldi berean, oztopo ere bai emakumeak lanpostu jakin batzuetan sartzeko… izan ere, ahalegin handiagoa eskatzen die eta egokitzapenak egin behar dituzte, berdin jarraitzea, behin behinean, errazagoa denean.

Miren: Egia da. Hala ere, uste dut gure ikasketetan ere, espezializatzen goazen heinean, gero eta nabarmenagoa dela gizonen eta emakumeen arteko banaketa. Horregatik, uste dut emakume hautagai gutxi dagoela lanpostu batzuetarako. Nire kasuan, metalaren mundura helduaroan birziklatu naiz. “Diseinua eta Fabrikazio Mekanikoa” gradua ikasten ari nintzela, nire gelako nagusiena izateaz gain, emakume bakarretakoa nintzela ere ikusi dut. Logikoa denez, horiek gara merkatura lanpostu jakin batzuk betetzeko merkatura irtengo garen pertsonak.

Clara: Nire kasuan, ingeniari kimikoa naiz. Egia da, kimika ikasten, emakume asko ginela. Hala ere, espezialitateak zehazten joan ahala, gizonen eta emakumeen arteko bereizketa nabarmenagoa zen espezialitatearen arabera.

Zuen ustez, zeintzuk dira egoera hau iraultzeko gakoak?

Miren: Hasiera batean, esango nuke hezkuntza, formakuntza… Hala ere, uste dut genero desberdinetako portaeren eta hautaketen arteko zenbait desberdintasun oso intrintsekoak direla eta bizitzan oso goiz hasten direla agertzen. Familian heztea eta rol guztiak edozeinek bete ditzakeela eta bete behar dituela erakustea garrantzitsua da… baina gizartetik iristen diren mezuek eta balioek, hezkuntzatik edo familiatik haratago, pisu handia dute.

Clara: Pertsonalki, uste dut egoerari buelta ematea ez dela hain erraza. Onartu behar dut ez naizela oso baikorra. Lan-ingurunea alde batera utzita, eta nahiz eta emakumeok eremu guztietarako sarbidea “bermatuta” dugun, uste dut atzerapauso kezkagarria gertatzen ari dela balio sozial eta kultural batzuetan. Alde batetik, emakume gazteak oso errebindikatzaileak ikusten ditut berdintasun-gaietan, baina, aldi berean, ikusten dut belaunaldi berriek gutxiagotasun- eta mendekotasun-rolak modu arriskutsuan onartzen dituztela beren gizarte-harremanetan, eta jarrera eta pentsamolde matxistek irauten dutela, bai emakumezkoengan, bai gizonezkoengan… Uste dut horrek eragina izango duela aurreko borroketan irabazitako eremuetan. Agian, gure belaunaldiak ageriago zeukan orain ziurtzat jotzen ditugun eskubide batzuk borroka gogor baten ondorioa direla eta denbora asko behar izan dutela lortzeko. Mezu hori, mezua gure amek eta amonek bizitako egoeren bitartez iritsi zaigu zuzenean. Baina uste dut tentsio hori galdu egin dela egungo belaunaldien artean; izan ere, zorionez, gizarte berdinzaleago batean hazi dira, eta ez dira hain kontziente lorpenen kostuaz.

Miren: Uste dut familia-rolek eta lanez kanpoko erantzukizunak banatzeko moduak ere zerikusi handia dutela. Emakumeok beti sakrifikatu dugu gure ibilbide profesionala familia zaintzeko, seme-alabak edo adinekoak izan. Horrek, gure ikasketa-erabakiekin batera, guk bete ohi ditugun lanpostu-motak ordainsari txikiagokoak izatera eraman gaitu… eta, era berean, ordainsari txikiagoko lanpostuak betetzearen ondorioz, familia-ekonomia askotan erabakitzen da lanaldi-murrizketak, zaintzarako lan-eszedentziak eta abar soldata txikieneko lanpostuari aplikatzea.

Clara: Ados nago. Nire ustez, zaintzaren esparrua oso garrantzitsua da. Sozialki oso barneratuta jarraitzen du emakumeok garela zaintzaileak, hala da baita zaintza profesionalen mailan ere. Eremu horretan eraldaketarik gertatzen ez bada, eta, horrekin batera, lehen aipatu ditugun gizarte-balioak eraldatzen ez badira, ezinezkoa da egungo egoerari buelta ematea.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.