Aurten ere, AZTERLAN Zentro Teknologikoak eta Maristas Ibérica sareko ikastetxeek bat egin dute Emakumea eta Neskatoa Zientzian Nazioarteko Egunaren aldarrikapenekin. STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) karreretan diharduten emakumeen lana ikusaraztea eta aintzatestea helburu du egun honek. AZTERLANeko teknikari Naiara Bravo eta Mireya Rodriguez batxilergoko ikasleak emandigute euren iritzia zientziaz eta bertan emakumeak duen eta izan beharduen tokiaz.
2013ko abenduaren 20an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen emakumeek eta neskek zientzian, teknologian eta berrikuntzan berdintasun-baldintzetan parte hartzea eta sartzea ezinbestekoak direla generoen arteko berdintasuna eta emakumearen eta neskaren ahalduntzea lortzeko. Emakumeek eta neskek esparru zientifiko-teknologikoan parte har dezaten bultzatzeko eta emakumeek komunitate zientifikoan eta teknologian betetzen duten funtsezko eginkizuna aitortzeko, 2015eko abenduaren 22ko ebazpenean Zientzian Emakumeen eta Nesken Nazioarteko Eguna izendatu zuen otsailaren 11.