CIRCOM proiektuak zementu-ezaugarriak dituzten material iraunkorrak ekoitziko ditu aluminosilikato ugariko industria-hondakinetatik abiatuta, industria metal-mekanikoak zein eraikuntza-sektoreak sortuak.
Kontsumoaren hazkundeak eta honekin lotutako industria-ekoizpenaren gorakadak hondakinen ekoizpen-bolumena handitu dute, aldi berean, eskuragarri dauden baliabide naturalen murrizketa azkarra eraginda. Ondorioz, ekoizpen-prozesuen iraunkortasuna hobetzeko, hondakinak tratatu, birziklatu eta balorizatzeko beharra funtsezko lan-esparru bihurtu da industria-sektore gehienentzat.
Metalurgiako eta eraikuntzako sektoreei begira, lehen mailako industria masibo gisa hondakin ugari sortzen dituzte (beren ekoizpen-prozesuei datxekien moduan) energia eta lehengai -kontsumo handiarekin batera. Arazo bikoitz honi heltzeko, CIRCOM proiektuak aktibazio alkalinoko teknologia (AAT) erabiltzea proposatzen du. Zehazki, CIRCOM proiektuaren helburua da aluminosilikato ugari duten industria-hondakinetatik fabrikatutako zementu-ezaugarriak dituzten material iraunkorrak ekoiztea.
Lucía Unamunzaga AZTERLANko Iraunkortasun eta Ingurumen arduradunak argitzen duenez, “alkalinoki aktibatutako materialak (AAM) metal alkalinozko iturri baten (hidroxidoak, silikatoak, karbonatoak edo sulfatoak tartean) eta aitzindari solido baten (aluminosilikatoak, esaterako) arteko erreakzioaren ondorioz sortutako aglutinatzaile-sistemak dira. Erreakzioa gertatzen denean, materiala tinkotu eta gogortu egiten da, Portland zementu arrunt baten antzeko propietate zementatzaileak (baita hobetuak ere) dituen konposatu bat garatuz”. Horregatik, “eraikuntza-industriarako eta hareazko moldekatze galdarentzako interes handiko ikerketa-bidea da”.
Material horien ekoizpenean lan egiteaz gain, CIRCOM partzuergoak horien “ezaugarriak hobetzen ere lan egingo du, AAT prozesua bera optimizatuz”. Material horiek ingurumen-inpaktu txikia dute, eta hondakinak sortzen dituzten sektoreei lotutako hiru aplikaziotan erabiliko dira:
- Zementurik gabeko elementu aurrefabrikatua.
- Zepa eta harea berreskuratuetan oinarritutako ligatzeile-harea sistema konbinazioan oinarritutako galdaketa-moldeak.
- Hormigoi erregogorra, zementurik gabea, erresistentzia handikoa eta egonkortasun dimentsionalekoa.
Bere helburuak lortzeko, CIRCOM proiektuak diziplina anitzeko partzuergoa du REINOSA FORGING & CASTINGS, S.L. (proiektuaren koordinatzailea) eta CANTERA LA TORRETA, S.A., enpresek eta AIMEN, ITC-AICE eta AZTERLAN zentro teknologikoek eratutakoa.
CIRCOM proiektua Lankidetza Publiko Pribatuaren 2021eko deialdiko funtsekin finantzatuta dago. 36 hilabeteko iraupena izango du, eta lau urteko kuota izango ditu, 2022ko urritik 2025eko irailera bitartean. Guztira 980.930,02 euroko aurrekontua izango du.
«Jarduera hau CIRCOM proiektuaren parte da, CPP2021-008798 erreferentziarekin, eta MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta Europar Batasuna-NextGenerationEU/PRTR erakundeek finantzatzen dute».