• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Ekodiseinua, motor-atorra erresistenteagoak eta iraunkorragoak sortzeko

CENTRICAST eta AZTERLAN elkarlanean ari dira galdaketa zentrifugo bidezko motor-osagaien gama aurreratuago bat egiteko, zeinak “ingurumen-hobekuntza nabarmenak ekarriko dituen”.

 

CENTRICAST galdaketa-enpresa eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa pisu txikiagoko eta propietate mekaniko hobeko motor-osagai aurreratuak garatzen ari dira elkarlanean. Osagai horiek, gainera, akabera-prozesu gutxiago beharko dituzte eta ingurumen-hobekuntza nabarmenak ekarriko dituzte.

Automobilen pisua arintzeko estrategiek tamaina eta masa txikiagoko osagaiak garatzea eskatzen dute, baita barne-errekuntzako motorretan ere. Osagai horiek errekuntza-presio handiagoarekin lan egin behar dute, eta tenperatura eta lan-karga handien eraginpean daude. Osagai horien artean daude motore-atorrak: errekuntza-tenperatura altuek motorraren baitako beste osagai batzuk kaltetu ez ditzaten babes-elementu eran erabiltzen diren metalezko pieza zilindrikoak.

Ekodiseinuan eta ekoberrikuntzan oinarritutako BICAST eta BIMECAST proiektuetan, AZTERLAN eta CENTRICAST bi garapen-ildo lantzen ari dira: batetik, burdina esferoidaleko material berri bat sortzea eta, bestetik, motor bimetalikoko atorrak sortzeko fabrikazio-teknologia berriak aplikatzea. Garatzen diren irtenbideek motor-atorren merkatu desberdinei erantzun nahi diete, osagaiaren bizi-beharren arabera.

Proiektuko liderrek azaltzen dutenez, burdina laminarraren ordez burdina esferoidala erabiltzeak “osagaien pisua gutxitzeko eta hauen ezaugarriak hobetzeko beharrari erantzuten dio”. Gainera, material horrekin, eta bere fabrikazioan “elementu aleatzaile gutxiago erabiliz”, kostuak gutxitzea eta ingurumen-inpaktua nabarmen hobetzea espero da. Horrela, “atmosferara partikulak isurtzea ekiditen da, eta bere bizitza erabilgarria bukatutakoan, metalak birziklatu ahal izatea erraztu egiten da”.

Bestalde, galdaketa bimetalikoa aplikatuz gero, osagaiak erresistentzia handiagoa izango du higadurarekiko, eta portaera hobea izango du ingurune erasokorretan kontaktu-eremuan; gainerako osagaiak metal merkeagoa izango du. Enara Mardaras AZTERLAN korrosioan eta materialen babesean espezializatuta dagoen ikertzaileak azaltzen duenez, “materialik aurreratuena erabiliz, babes-geruza bat sortuko dugu atorraren kanpoaldean, non osagaia korrosio-elementuen eraginpean baitago”.

Era berean, lan-taldeak fabrikazio-prozesua optimizatzeko ahaleginak egingo ditu, akabera-eragiketa gutxiago beharko dituzten osagaiak lortzeko; ondorioz, energia asko aurreztea ekarriko du..

Ezk.: Mikroskopio optiko bidez ikusitako material bimetalikoaren estruktura. Esk.: Burdinurtu zentrifugoa: hodi bimetalikoa fabrikatzeko metalezko maskor estaldua.

Centricast Euskadiko enpresa bakarra da fundizio zentrifugoaren bidez motor-atorrak garatzen dituena, eta lehena galdaketa-teknologia horretan material berriak eta teknologia bimetalikoa erabiltzen. Galda zentrifugoa batez ere hodiak eta balbula-elementuak fabrikatzeko erabiltzen da, eta enpresa arabarrak sektore horretara ere bideratzen ditu hainbat produktu.

BICAST proiektua aurtengo urtarrilean hasi da eta 2021eko uztailean amaitzea aurreikusten da. IHOBEren ‘Ekonomia Zirkularrerako Ekoberrikuntza eta Ekodiseinu Programak’ diruz lagundutakoa da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin.

BIMECAST proiektua SPRIren HAZITEK programaren baitan diruz lagundutakoa da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin. 2019an hasi zen, eta 2021eko abenduan amaitzea aurreikusten da.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.