Azaroaren 29an izango da, 9:00etan, Iurretako Lanbide Heziketako Zentroan.
Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapen Sailarekin lankidetzan antolatu da, eta Durangaldeko Eskualdeko enpresen prestakuntza eta azpiegitura beharrak identifikatzeko lankidetza-dinamika bat abian jartzera bideratuta dago, honako ibilbide honekin:
• Enpresen prestakuntza-eskarien diagnostikoa.
• Diagnostikoaren ondorioz, prestakuntza-eskaintza berri bat diseinatzea, Durangaldeko prestakuntza-, trebakuntza- eta trebetasun-beharrei erantzuteko.
• Enpresek behar ditzaketen azpiegitura- eta zerbitzu-beharrak identifikatzea eta jasotzea (auditorioak, coworkinga, bilera-gelak…)
Argibideak eta izen-emateak: https://forms.gle/ftCGYcwLcp7Vk1qW8