Datorren otsailaren 22an egingo da IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroaren egoitzan “Erronka teknologikoak eta elkarlana sektore aeronautikoan eta automozioan” izenburuarekin. Bertan bi sektoreotako profesionalek eta adituek parte hartuko dute Durangaldeako industriarekin gai estrategikoak lantzeko, elkarlan ikuspuntutik.
Bai hegazkingintza sektorea bai automoziokoa erronka esanguratsuen aurrean aurkitzen dira garapen teknologikoaren eta lehiakortasun hobekuntzaren aldeko apustu irmoa eginda. Horrekin batera etengabe hazkundean dauden aktibitate segmentuak dira eta gure ekonomiarengan trakzio-eragin handia dute eta gure inguruan asko dira sektoreon balio-katean parte hartzen duten enpresak.
Lan jardunaldi hau bi sektoreotan erreferente diren enpresek Durangaldeako industria ehunarekin berrikuntza alor estrategikoaren inguruan beraien gogoetak partekatzeko helburuarekin planteatzen da, beti ere, beraien sektorearen linealtasunetik aterata. Jardunaldiak bi sektoreetako adituak bilduko ditu enpresa-arteko elkarlana bultzatzeko helburuarekin.
Enpresa arteko elkarlan eta transferentzia teknologikorako jardunaldia
Ekitaldia IK4-Azterlan Ikerketa Metalurgikorako Zentroan egingo da otsailaren 22an.
Enpresa antolatzaile eta parte hartzaileen artean aurkitzen dira: SEAT, S.A., ITP AERO, ALTRAN, ARANIA/FUCHOSA baita Cluster HEGAN eta IK4-AZTERLAN Zentro Teknologikoko ordezkariak ere.
Parte hartzea doakoa da baina derrigorrezkoa da aurrez izena ematea. Interesdunek esteka honetan aurkituko dute informazio gehiago eta izena emateko aukera.