Bilera hau IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan izango da maiatzaren 9an, 10:00etatik 12:30etara, helburu nagusia tokiko industria ehunaren hausnarketak, esperientziak eta erronkak partekatzea izango delarik.
Bere jarduna Durangaldean garatzen duten enpresak nazioarteko merkaturako irekitzeak eta teknologia berrien aurrerapenak enpresen arteko lehia modu esponentzialean bultzatu duten unean aurkitzen dira.
Kontestu global honetan, garrantzi berezia dute eskualdean garatutako jarduera industrialean inpaktu gehien duten sektoreen gako ebolutiboek. Hauen artean aurkitzen da Automobilgintza, gure inguruko industriaren motor garrantzitsuenetarikoa.
Era berean, estrategikoa da baita gure gaitze eta formakuntza programak egokitzea Eskualdean aurkitzen diren produkzio teknologiengandik datozen urteetan sortuko diren eskaera errealei erantzun ahal izateko. Alderdi hau garrantzia handikoa da sektore industrialaren hazkuntzarako eta biziraupenerako.
Eskualde bezala gure etorkizuneko alderdi hauen zein beste batzuen inguruan hausnartzeko, eta ESTAMPACIONES DURANGO S.A., JESUS OÑATE y HNOS. S.A. eta HETEL konpainietako kargudunen parte-hartzearen bitartez, Durangaldeko Lehiakortasun Gunea osatzen duten entitateetatik elkarlan eta elkar-gogoeta jardunaldi hau proposatzen da.
SPRI Taldeak ere parte hartuko du jardunaldian 2017 urterako Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituren Sailaren eta SPRI taldearen laguntza programak ezagutzera emateko. Aurkezpena amaitu ondoren, galderak egiteko aukera izango da.
Egin klik hemen informazio gehiago lortzeko edo izena emateko.