• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

“Corrosion Awareness Day”: IK4-AZTERLANen gaitasunak korrosioaren alorrean

IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikoko Zentroaren Materialen Korrosiorako eta Babeserako sailaren helburua da industria metal-mekanikoari laguntzea korrosioaren inpaktu negatiboa gutxitzen, erabaki kritikoak hartzea erraztuta osagarri metalikoen balio kateko etapa desberdinetan zehar: diseinutik eta material egokienen aukeraketatik hasi eta prozesu produktibora arte, aplikazio bakoitzerako tratamendurik eta estaldurarik egokienak barne; baita zerbitzuan akatsen analisia ere.

 

Korrosioa ekidin ezin den fenomeno naturala da materialen propietateei eta funtzionaltasunari eragiten diena. Ekipo eta osagarri metalikoak kaltetzen ditu higidura eta akatsak eragitera arte. Zeharka, sektore industrial guztiei eragiten dien fenomenoa da, baita gizarteko beste hainbat alorri ere.

Korrosioak ondorio ekonomiko eta ingurumenezko esanguratsuak dauzka, zuzenak (ekipoak aldatzea, estrukturak puskatzea, istripuak…) zein zeharkakoak (mantentze lanak, matxuren konponketa, eta abar).

Edonola ere, nahiz eta ekidin ezinezkoa izan, posible da korrosioaren eragina gutxitzea korrosio prozesuan parte hartzen duten faktoreengan eraginda: aleazioaren zein estalduraren ezaugarriak edota medioaren agresibitatea, behinik behin. Era berean, diseinuak, karga mekanikoek edota tentsio hondarrek korrosioaren sorreran eragina izan dezakete.

IK4-AZTERLANen gaitasunak korrosioaren alorrean

Metaletan eta hauen transformazio prozesuetan espezializatutako zentroa izanik, IK4-AZTERLANek ibilbide luzea dauka korrosioaren ikerketan. Gure profesional taldeak garatutako ezagutzak erraztu egiten die ekipo diseinatzaileei, fabrikanteei eta erabiltzaileei erabaki egokiak hartzea material, diseinu, fabrikazio zein estaldura egokienak aukeratzeko orduan, osagarri bakoitzaren aplikazioen arabera.

IIK4-AZTERLANek bere esperientzia ikertzailea eskaintzen die enpresei korrosioaren aurrean materialen zein estalduren jokaera hobetzeko aleazio berriak, korrosioaren eta fouling-aren aurkako inpaktu baxuko estaldura berriak edota prozesu industrialen optimizazioa.

Materialek Korrosio eta Babes sailak eskaintzen dituen zerbitzu teknologikoen artean nabarmentzekoak dira ENAC akreditazioaren baitan burutako zertifikazio entseguak, metalen korrosio problematikekin lotutako problematiken ikerketa eta saiakera pertsonalizatuak edota behar berezietara egokitutakoak materialaren eskakizunen arabera.

IK4-AZTERLAN zentro teknologikoak burututako korrosio entseguek ahalbidetzen dute gure bezeroen materialak akreditatzea eta onartzea UNE, ISO eta ASTM nazioarteko arauen arabera, baita piezak eta osagarriak homologatzea ere bezeroen eskakizunen arabera eta Oil&Gas, energia eolikoa edota automobilgintza bezalako eskakizun altuko sektoreen beharren arabera, besteak beste.

Kontsulta itzazu hemen IK4-AZTERLANeko Materialen Korrosio eta Bases sailaren gaitasunak.

Estudio de muestra metálica sometida a ensayo de corrosión en los laboratorios de IK4-AZTERLAN

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.