Ekimen garrantzitsu honek IK4-Azterlanen ikerketa arloetako batean dauka jatorria, bero-estanpazioaren teknologian hain zuzen ere. Zentru teknologikoko adituek larrialdietako zerbitzuekin partekatu dituzte automobilen karrozerietako osagaietan erabiltzen diren erresistentzia ultra altuko altzairuen (UHSS) ezaugarri nabarmenenak. Jardunaldiak material berri hauei buruzko ezagutza aurreratuak banatzea ahalbidetu du, trafiko istripuak ematen diren kasuetarako, esku-hartze protokolo eraginkorrago eta seguruagoak zehaztera lagunduko dutenak.
Segurtasuna eta pisuaren jeitsiera Automozio Sektorearen bi eskaera garbi dira eta honek progresiboki ibilgailu berrien karrozerietan bidaiarien segurtasuna nabarmen hobetzen duten osagaiak gehitzea dakar.
Normalean ibilgailuen karrozeria bezala izendatzen denaren ikuspuntutik, kanpo aldeko edo “pieza bista”osagaiak eta egiturakoak edo “body in white”-ekoak direnak ezberdintzen dira. Lehenak erresistentzia baju eta lodiera txikiko altzairuekin egiten diren arren, bigarrenetan erresistentzia ultra altuko altzairuak (UHSS) erabiltzen dira eta bero-estanpazio teknologiaren bitartez konformatzen diren material berri hauen ezaugarri mekanikoek, trafiko istripuetako biktimen askatze lanak zailtzen dituzte bereziki.
Etorkizunean errepideetako erreskate lanetan aurkituko duten erronka garrantzitsu honi buruzko ezagutza berriak eskuratu dituzte Bizkaiako Suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko eta DYAko kideek.
IK4-Azterlanek eta Grupo Gestampek gizarte guztiarekin daukan sentsibilitate eta konpromesuak, lankidetza publiko-pribaturako aukera hau identifikatzea ahalbidetu du, material berri hauen ezaugarriak kontuan izanik, esku-hartze aurreratuak antolatu ahal izango direlarik.