GREENSHOT proiektuak, MINECO-ko RETOS-COLABORACIÓN 2014 programaren bitartez finantzatuta, gaur egun erabiltzen den berunezko munizioaren ordezko ekologikoaren garapenean du helburu nagusia.
Proiektuan zehar laborategi mailan, burdin-oinarri eta zink-oinarria duten aleazioak lortu dira, 8,5 eta 9 g/cm3-ko dentsitate bitartekoak eta 30 eta 100HV arteko gogortasuna dutenak.
Oinarri material hauen ezaugarri teknikoak hobetzeko, errefortzuzko metal batzuk (wolframioa, bismutoa, etab.) eta beste elementu batzuk gehitu dira, ikuspuntu balistikotik beharrezkoak diren ezaugarriak eskuratzeko helburuarekin.
Maiatzetik Urrira bitartean, MONTORRETAS S.A. enpresan saio industrial batzuk burutu dira zink oinarria duen aleazioa perdigoian eraldatzeko “euri” metodoaren bidez, hauxe da, , galdatutako aleazioaren isurketa, zati txikiagotan banatzen da bahe baten zuloetatik igarotzean, gerora 35 metro baino gehiagoko altuera batetik modu askean erortzen da eta ur-biltegi batean jasotzen dira.
Euri metodoaren bitartez sortutako perdigoiak
Maila industrialeko lehenengoko saio hauek, geometria esferikoa guztiz ez duten perdigoiak eman dituzte emaitza bezala. Espero da, esferikotasuna hobetzea hurrengo saioetan, desiratutako prototipoa lortzera heltzeko.