Atzera

AZTERLANen parte hartze aktiboa Basque Industry 4.0 elkargunean BRTAren eskutik

Metalurgiak Ikerketa Zentroak eraldatze metalikoko prozesu industrialen digitalizaziora zuzendutako azken garapenak aurkeztuko ditu.

 

Azaroaren 20an eta 21ean AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak Basque Industry 4.0 bilkuran parte hartuko du zeina Euskadin erreferente den 4.0 Industriako teknologietan eta Zibersegurtasunean. Ekitaldi SPRIk bultzatua da (Eusko Jaurlaritza).

Metalurgian eta eraldatze metalikoko prozesuetan espezializatuta dagoen zentro teknologikoa den heinean, AZTERLANek prozesuen kontrolera eta “osagarri perfektua” fabrikatzera zuzendutako garapen teknologikorik berrienak aurkeztuko ditu.

AZTELANek Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundearen standean parte hartuko du, zeina BECen izango den Azaroaren 20an eta 21ean.

“Gela Teknologikoak” iniziatiban parte hartzea

Azaroaren 21ean Javier Nieves doktoreak, ikerlari nagusia Adimen Artificiala eta Soluzio Teknologiko Aurreratuak ikerketa lerroan, “Biki Digitalak” Gela Teknologikoan parte hartduko du (C3 aretoan) non “Automobilgintzako segurtasunerako osagai kritiko perfektuak lortuz, metalei aurreikusitako portaeraren monitorizazio eta simulazioaren bitartez” hitzaldia eskainiko duen.

Programa osoa eta aurkezpenak hemen kontsulta daitezke.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy.