Metalurgia Ikerketa Zentroko ikertzaile Jon Sertucha doktoreak, Gorka Zarrabeitiak eta Ramón Suárezek ikertzaileek ibilbide eta esperientzia luzea dute industria eta zientzia arloan, galdaketako teknologiekin lotuta. Galdaketa-prozesuetan teknikak eta ezagutza optimizatzeko zenbaki bereziari forma emango diote, “Galdaketa-industriaren gaitasun zientifikoak eta teknologikoak ezagutzera emateko”.
Zalantzarik gabe, materialei eta prozesuei buruzko ezagutza eta garapen zientifiko eta teknologikoa dira egungo galdaketa-industriaren oinarri sendoak. Zientziaren pisua eta galda-osagarrien ekoizpenari lotutako fenomenoen kausa-efektu erlazioen ulermena balioestea oso garrantzitsua izan da, eta hala da oraindik ere, sektorearen garapena eta bilakaera sustatzeko. “Hain zuzen ere, galdaketaren alderdi zientifiko eta teknologikoan jarri nahi dugu edizio berezi honen garrantzia”.
Argitalpen entzutetsuaren gonbidapenak AZTERLANeko galdaketa-teknologien taldearen atea jo zuenean, “ez genuen zalantzarik izan aukera paregabea zela gure espezialista-taldeak gaur egungo galdaketari buruz duen ikuspegia islatzeko, gure aburuz sektoreak lehiakorragoa izateko eboluzionatu behar duen norantza eta ezagutzen ditugun jardunbide onak eta esperientzia arrakastatsuak partekatuz. Uste dugu ekarpen hauek oso lagungarriak izan daitezkeela teknologiak eta ezagutza konplexuak garatzeko”.
Talde editorearen ikuspuntutik, “Galdaketaren egungo errealitatea kausa-efektu harremanaren inguruan oinarritzen den zientzia da. Zientzia hori hainbat ikuspegitatik aplikatu behar da, hala nola metalurgiatik (hau da, zein diren elementuak eta nola elkarreragiten duten elkarren artean), fisikatik eta, jakina, IKTen eta 4.0 industriaren esparruko tresnen aplikaziotik, hala nola deep learning-etik, sare neuronaletatik, sare bayesiarretatik, adimen artifizialetik eta abarretik”. Ezagutza horren helburua da baliorik ematen ez duten eragiketak minimizatzea eta bezero-sektoreen behar gero eta zorrotzagoetara egokitutako produktu optimizatuak garatzea, betiere prozesuaren eraginkortasuna eta azkartasuna bilatuz.
AZTERLANeko ikertzaileek azpimarratu dutenez, argitalpen berezi honek “ezagutzaren ikuspuntutik industriaren bilakaera teknologikoa nola edo hala marraztea bilatzen du”, eta oraindik galdaketak daukan industria kutsatzaile, arriskutsu eta ez-teknologikoaren irudia apurtzen lagundu nahi du.
“Uste dugu gure Zentro Teknologikoak galdaketaren alorrean funtsezko papera jokatzen duten erakundeekin (European Cast Iron Group, American Foundry Society edo World Foundry Organization, besteak beste) eta galdaketa-enpresekin zein mundu akademikoarekin dituen lankidetza-harremanei esker, uste dugu kopuru interesgarria eta balio erantsi handikoa dinamizatzea lortuko dugula”.
Ezkerretik eskuinera, Jon Sertucha doktorea, Gorka Zarrabeitia eta Ramon Suarez, AZTERLANeko ikerlariak, Metals (MDPI) aldizkariaren ale bereziaren editore gonbidatuak.
Lanak jasotzeko azken eguna eta ezaugarriak.
“Optimizing Techniques and Understanding in Casting Processes” zenbaki berezirako lanak jasotzeko azken eguna 2021eko irailaren 30a da. Ekarpenen batean parte hartu nahi duten pertsonek zuzenean jar daitezke harremanetan AZTERLANeko galdaketako Teknologien taldearekin.
Halaber, Metals aldizkariaren webgunean daude eskuragarri ale berezi honen oinarriak eta informazio gehiago.
Metals aldizkariari buruzko informazio gehiago
Metals aldizkaria (ISSN 2075-4701; CODEN: MBSEC7) nazioarteko online aldizkari bat da, MDPIk argitaratua eta edukiak modu irekian eskaintzen dituena. Material metalikoei eta horien eraldaketa-prozesuei buruzko argitalpen ospetsua da.
Metals, erreferentziazko espazioetan dago indexanda, hala nola Scopus, SCIE (Web of Science), Inspec, CAPlus/SciFinder beste datu-base askoren artean.