• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

AZTERLANek planta industrialen digitalizazio proiektu berriak burutuko ditu INEVITABLE proiektu europarraren baitan

Metalurgia Ikerketa Zentroa INEVITABLE Proiektu Europarra osatzen duen partzuergoaren partaide da, non 6 herrialdetako 12 erakundek planta industrialen digitalizazio proiektuak burutu diren berauen gaitasun produktiboa eta energia efizientzia optimizatzeko.

 

Produkzio prozesu efizienteagoak lortzea, bai energia kontsumoaren ikuspuntutik bai produktuaren kalitateari dagokionean, txatarra gutxiago sortuz eta azken produkuan akatsak agertzea ekindinda, transformazio metalikoko industria desberdinek aurre egin beharreko amankomuneko erronkak dira. Hauei ekiteko, 4.0 teknologiek aukera zabalak eskaintzen dituzte prozesua indartuta eta momentu kritikoetan erabakiak hartzea erraztuta. Sentsoreak ezartzea, datu bilketa, bisualizazio eta prozesatu erremintak ezartzea, adimen artifiziala garatzea edota kontrol prediktiborako sistemak inplantatzea aliatu estrategiko indartsuak izan daitezke prozesu industrialak optimizatzeko.

Testuinguru honetan, INEVITABLE proiektuak, 12 europar erakundek osatua, tartean AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroa eta EIBAR PRECISION CASTING S.L.eta SIDENOR ACEROS ESPECIALES S.L. enpresak, planta industrialen digitalizazio proiektuak bultzatuko ditu berauen efizientzia energetikoa optimizatzeko, hauen gaitasun produktiboarekin batera. Baliabideen kontsumoarekin eta produktuaren kalitatearekin lotutako adierazleetatik hasita, proiektuan parte hartzen duten enpresen planta produktiboen digitalizazio osoa burutuko da.

Aleazio konplexuetan erabiltzeko moduko modelo aurreratu, adimentsu eta prediktiboa garatzen

Fernando Santos AZTERLANeko material eta prozesu berrien ikerketa lerroko koordinatzailearen hitzetan, Zentro Teknologikoak burutu beharreko lana EIBAR PRECISION CASTING S.L. enpresarekin batera izango da. Proiektu honetan, argizari galduan (lost wax) moldeatze teknologiarengan ekingo da zeinak sektore aeronautikoa duen bezero nagusi. Proiektu honek “prozesu produktiboen garapen jasangarriaren erakusgarri izan nahi du, teknologia digitaletan oinarrituta”.

“Argizari galdu bidezko moldeatzea prozesu konplexua da fabrikazio etapa desberdinek osatua, non hainbat kontrol burutzen diren azken produktuaren kalitatea bermatzeko. Akzio zuzentzaileak praktikan jartzea errefusa gutxitzeko eta azken produktuaren kalitatea bermatzeko pertsona zehatzen ezagutzan oinarritzen da eta, sarritan, dagoeneko sortu diren inzidentziak zuzentzeko neurriak hartzera zuzenduta daude”. Erakusle honetan aluminioa, altzairua edota superaleazioak bezalako aleazio desberdinekin erabiltzeko moduko eredu aurreratu, adimentsu eta prediktiboa garatuko da.

Hasierako auditoretza baten ostean, lehen fase batean bildutako datu guztiak zentralizatu egingo dira eta grafikoki aurkeztu. Ondoren, aldagai esanguratsuengan hainbat datu analisi egingo dira KPI kritikoei nola eragiten dieten identifikatzen laguntzen duten software zehatzen bitartez (hala nola, errefusa edota energia kontsumoa). Azkenik, azken etapan bisualizazioa, kontsulta zentralizatua, predikzioa eta ekintza protokoloen emisioa integratuko dituen plataforma garatuko da hau guztia enpresaren erabaki organismoetan txertatuko delarik.

 Eibar Precision Casting enpresaren instalazioak

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.