• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

AZTERLANek metalezko hautsen atomizazio-gaitasun berriak aurkeztu ditu

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak metalezko hautsen atomizazio gaitasun berria aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzaren AZPITEK programaren emaitzen aurkezpenean. Ekitaldian parte hartu dute Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak, Estíbaliz Hernáez Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak eta Alberto Fernández Teknologia eta Berrikuntzako zuzendariak, bai eta BRTAko eta aliantzaren batitako zentro teknologikoetako eta IKZetako ordezkariek ere. Ekitaldiaren buru izan da Beatriz González Ciordia doktorea, BETSAIDE S.A.L. enpresako zuzendari nagusia eta AZTERLAN Fundazioko presidentea.

Hauts metalikoen alorrean AZTERLAN garatzen ari den ikerketa-lanek transformazio metal-mekanikoko industriara bideratutako aukera garrantzitsuak eskaintzen dituzte, eta horiek eragina izango dute material eta osagai metalikoen diseinuan eta aplikazioan.

Aplikazio potentzialen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Osagaiei korrosioarekiko, higadurarekiko edo neke termikoarekiko erresistentzia handiagoa ematen dieten estaldura aurreratuak emateko gaitasuna.
  • Material anitzeko osagaiak fabrikatzea.
  • Geometria konplexuak edo ezaugarri bereziak dituzten osagaiak fabrikatzerakoan malgutasuna irabazteko fabrikazio-teknologiak bateratzeko edo hibridatzeko aukera (pisua arintzea edo horma finagoekin eta tamaina txikiagoekin piezak fabrikatzeko aukera nabarmenduz).

Ikerketa- eta garapen-arlo horrekin lotutako gaitasunak indartzeko, AZTERLAN Zentro Teknologikoak metalezko hautsak fabrikatzeko ekipamendu berriak eskuratu ditu, hala nola, ultrasoinuen eta gainerako ekipo periferikoen bidezko atomizazio-ekipo bat eta hauts metalikoak fabrikatzeko eta manipulatzeko azpiegiturak eta lanabesak.

AZTERLANeko zuzendari nagusi Garikoitz Artola doktoreak jakitera eman duenez, gaitasun berri horiekin “kalitate handiko metalezko hautsak sor ditzakegu aleazio eta/edo metal desberdinetako harietatik edo barretatik abiatuta. Oinarrizko ikerketaren esparruan errendimendu handiko materialak eta aplikazioak garatzeko erabiltiku dugu, TRL baxuetan mantenduta”. Garikoizek nabarmendu du, halaber, “ekimapendu berezia dela, bakarra ZTBESren baitan, eta guztiz osagarria dela prozesuen industrializaziotik eta TRL altuagoetatik hurbilago dauden beste zentro teknologiko batzuen gaitasunekin”.

AZTERLANen hauts metalikoa atomizatzeko instalazioak hauts metalikoak manipulatzeko eta ezaugarritzeko funtsezkoak diren beste ekipo batzuek osatzen dituzte: bahetzaile ultrasonikoa, lan-kanpaia, Hall-n inbutua, balantza eta higrometroa; baita horiek mantentzeko ekipo periferikoek ere (ultrasoinu bidezko garbiketa-ganbera eta ATEX xurgapen-ekipoa).

Aurkezpena AZPITEK programaren emaitzen aurkezpen ekitaldiaren baitan

Gaitasun berri horien aurkezpena Eusko Jaurlaritzaren AZPITEK programaren emaitzak jakinarazteko testuinguruan egin da. Programa hori azpiegitura berri hau finantzatzeko esparrua da, eta AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroaren egoitza izan du eszenatoki.

Aurkezpenean parte hartu dute Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak; Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Estibaliz Hernáezek eta Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Alberto José Fernández Gonzálezek, bai eta BRTAko eta aliantzari atxikitako zentroetako ordezkariek ere. Bere hitzaldian, sailburuak gogorarazi du AZPITEK programa 2021ean sortu zela Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Teknologia Zentroei eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroei azpiegitura zientifiko-teknologikoak eguneratzen eta eskuratzen laguntzeko, Euskadik zientziatik eta teknologiatik dituen erronka sozioekonomikoei erantzuten jarraitzeko, eta gogorarazi du hasieratik 51 azpiegitura zientifiko-teknologiko indartzea lortu duela, RIS3 estrategietan banatutako 26M euroko guztizko inbertsioarekin; industria adimenduna, energia garbienak edo osasun-proiektuak.

Bestalde, AZTERLAN Fundazioko lehendakari eta BETSAIDE S.A.L. burdin galdaketa enpresaren zuzendari nagusi Beatriz Gonzálezek eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari “jasotako konfiantzagatik. Izan ere, azpiegitura horren aldeko behin betiko apustua egiteko aukera eskaini digu, eta, zalantzarik gabe, AZTERLANentzat ikerketa-ildo garrantzitsuak garatzeko indargarria izan da, bai eta Euskadiko I+G+b azpiegitura indartzeko laguntza horien garrantzia ere”.

Ildo beretik, AZTERLANeko zuzendari nagusiak nabarmendu du zentroak AZPITEK 2021 deialdian jaso zuen laguntza, EBSD (Electron Backscatter Diffraction) teknologia eta Axia ChemiSEM ekortzeko mikroskopio elektroniko berri bat izatea ahalbidetu zuena, metalurgian espezializatutako zentro teknologikoaren ikerketa-gaitasunak sendotuz.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.