• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

AZTERLANek bere gaitasunak indartu ditu berozko tratamenduen simulazioaren alorrean

Metalurgian eta eraldatze metalikoko prozesuetan espezializatuta dagoen zentroak SysWeld programa gehitu du bere gaitasunen artean. Programa berri honek Thermocalc eta Dictra erraminten eskaintza indartzen du tratamendu termikoen diseinurako eta prozesu hauetan materialek nola jokatzen duten aurreikusteko.

 

AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak berozko tratamendu industrialak modelatzeko SysWeld programa barneratu du bere gaitasunen artean. ESI Taldeak sortutako software-ak simulazio ereduetan berozko tratamenduetan gertatzen diren prozesu termo-fisikoen eta fisiko-kimikoen konplexutasuna barneratzea ahalbidetzen du.

Garikoitz Artola doktorearen hitzetan, AZTERLANeko Konformatu teknologien alorreko koordinatzailea, “SysWeld-ek eskaintzen dituen gaitasun esperimentalen eta simulazio gaitasunen arteko konbinazioak eredu zehatzak era azkarrean garatzeko aukera eskainiko digu, prozesu produktiboak ahalik eta gehien ustiatuz eta pieza errealengan tratamendu termikoekin doitze iterazioak minimizatuta”.

Besteak beste, erremintak honako hauek ahalbidetzen ditu: bero iturriak eta hozte medioak ad-hoc inplementatzea, berozko tratamenduen sekuentziako momentu bakoitzean osagarrietan gertatzen diren tentsioen eta deformazioen eboluzioa zehaztea, ez-orekako baldintzetan fase transformazioak aurreikustea eta altzairuen zementazioa eta deskarburazioa bezalako prozesu barreiagarrien zinetikak kalkulatzea.

AZTERLANek barneratutako simulazio gaitasunak (iturria: AyS)

“Egun, anbizio handiko lan programa burutzen ari gara Análisis y Simulación (AyS) enpresako espezialistekin batera, gure inguru industrialaren eskakizunei erantzuna emateko”. Honen baitan aurkitzen da ESI Taldeko nazioarteko profesionalen parte hartzea (software garatzaileak) AZTERLANeko instalazioetara etorriko direnak lanabesaren jarraipena eta etengabeko garapena burutzeko. “Aukera ezin-hobea da gure industria-ehunaren eta nazioarteko berozko tratamenduen alorreko simulazio software garapen zentro esanguratsuenetako baten artean loturak indartzeko”, dio Raúl Arenazak, AyS-ko Manufacturing Manager-a.

AZTERLANek berozko tratamenduen alorrean egindako apustua hainbat inbertsiotan hezur-mamitu da, zeina simulazio baliabide berriekin osatzen den. Artola doktorearen hitzetan, “SysWeld-ez gain, simulazioaren alorrean Thermocalc (kalkulu termo-dinamikoak) eta Dictra (difusio bidez kontrolatutako erreakzioen simulazioa) software-ak ere badauzkagu. Azken urteotan, gainera, bai laborategiko ikerkuntzara bai landa-lanera zuzendutako inbertsio esanguratsuak burutu ditugu”.

Besteak beste, laborategi alorrean barneratutako gaitasun berrien artean tenple dilatometria nabarmen daiteke. “Teknika honen bitartez material ereduen eta berauen berariazko jokaeraren arteko korrelazio maila nagusia ezar daiteke, hedapen termikoei dagokienenean”.

Landa-lanerako egindako inbertsioen artean, “irrati-telemetria soluzio baten doitzea nabarmenduko nuke, lingoteen eta totxoen beroketa ikuskatzeko”. Mota honetako makineria, non datalogger-a piezarekin batera doan honek labean zehar egiten duen ibilbidean, jasotako bereziki egokia da irakurketak kable bidez ateratzeko aukerarik eskaintzen ez duten labeetan erabiltzeko. “AZTERLANen landutako metodologia arrakastaz erabili da hainbat homogeneitate termikoko ikerketatan”. Kasurik mugakoenean, totxoak behatu dira laminatzerako birberotze labeetan 1.275 ºC arteko gehienezko tenperatura kontsignekin eta 6 orduko labe-denborekin, barrera termiko eta Datapaq sistemaren ad-hoc baporatze karkasa arteko konbinazioa erabilita.

Berozko tratamenduen alorrean industriari laguntzeko eta gaitasun teknologikoak eskaintzeko AZTERLANen konpromisoa “TRATER DAY” jardunaldietan parte hartzean ere islatzen da. Bilkura tekniko hauek 2014az geroztik ospatzen dira. Sektorearentzako erreferentziazko ekitaldiak izanik, erronkak eta esperientzia aurreratuak, hala nola, Zentro Teknologikoaren garapenak, partekatzeko aukera paregabea eskaintzen dute.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.